Berriak

Dbus eta Donostiako Udalak Atlantiar Eremuko hirien topaketa hartu dute

Dbusek eta Donostiako Udalak SITE –Smart Travelling in Atlantic Cities– poiektu transnazioanalaren lehen topaketa hartu dute ekainaren 18an, 19an eta 20an Donostian. Proiektu honen helburuak hiri garraio sinpleagoa eta eraginkorragoa eskaintzea eta hiri parte-hartzaileen bidaiarien mugikortasuna hobetzea dira.

Dbus eta Donostiako Udalak proiektu honetan eremu atlantikoko beste hainbat hiri erreferenteren alboan hartzen dute parte, hala nola, Nantes, Dublin, Liverpool, Gijon, Aveiro eta Dún Laoghaire. Proiektu honek 837.584 € ekarriko dizkio Dbusi Erregio Garapenerako Europar Funtsaren bitartez, eta ondorengo proiektuak garatzeko erabiliko da: ezintasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko teknologiak garatzea eta ezartzea, bidaietako denborak murriztea eta informazio eta erosketa sistemak erraztea.

Topaketaren lehendabiziko egunean tailer edo workshop bat ospatu zen partehartzaile guztiekin, non ordaintzeko sistema azkarren gainean solastu zuten. Ondorengo bi egunetan berriz talde-lan bilerak ospatu ziren Donostiako Cristina-Enea parkeko kaperan. Bertan hiri bakoitzeko bozeramaileek euren sistemen funtzionamendua, etorkizunerako proiektuak eta SITE proiektuaren barruan lortutako aurrerakuntzak elkarbanatu zituzten. Azken bi jardunaldi hauetan elkarlanerako pauso berriak eman ziren, Eremu Atlantiko-ko hirien arteko irekitasuna eta laguntza bultzatuz.

Europar mailako proiektu honetan sartuz, SITEk Dbusi aitortzen dizkio orain arte bidaiarien garraioaren arloan egindako hobekuntzak. Era honetan Dbus nazioarte mailako erreferentzia gisa agertzen zaigu autobus garraioetan ezarritako berrikuntza teknologikoengatik. Esperientzia hau aukera paregabea da ikasketa eta elkartrukerako, parte hartzaileekin sinergiak sortu eta besteen esperientziak eta ezagutzaz baliatuz garrantzia handiko ezagutza sortzen baita.

Proiektua martxoan hasi zen eta 30 hilabeteko iraupena izango du. Dbusetik parte-hartzaileen ordezkaritzako kide guztiak eskertu nahi ditugu, bai eta Donostiako Udaleko Mugikortasun sailak ekitaldiaren antolakuntza eta koordinazio lanetan egindako ahalegina ere. Jardunaldien arrakasta azpimarratu nahi dugu, bidaiatzeko sistema sinple eta eraginkorragoak egiteko proposamen berriak egin direlako eta hiri parte-hartzaileen arteko elkarlana sendotu egin delako. 

Informazio gehiagorako, joan proiektuaren webgunera:
www.site-project.eu