Berriak

Dbus, munduko garraio enpresarik berritzaileenetakoen artean hautatua izan da

DBUS_780-24_recortadaDbus MasterCard Transport Ticketing sariaren bost finalisten artean dago, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian. Mundu mailan ospe handia duen aintzatespena da hori. Sariak garraio publikoko eragileen bikaintasuna azpimarratzen du, euren garraioaren berriztapenerako apustua azpimarratuz, garraio jasangarriago eta eraginkorrago baten alde.

 Bost finalisten artean, Dbus ez ezik, gure aldean baliabide asko dituzten enpresa handiak daude eta, beraz, horrek Dbusen izendapena oraindik eta esanguratsuagoa egiten du.

Donostiako Tranbia Konpainia – Dbus enpresaren hautapena azken urteetan aurrera eramandako hainbat akziori esker lortu da, Konpainiak Donostian garraio publiko hobea lortzearren inplementatutako teknologia berriei esker. Inplementazio horiekDbus nazioartean erreferentzia gisa kokatu dute, bai eta hainbat aintzatespen eta sari lorrarazi ere.

Irabazleak Transport Ticketingeko Aholkularitza Kontseiluak aukeratuko ditu, garraioaren industriako profesionalek zuzenean emandako botoak kontuan hartuz. Urtarrilaren 27an, astelehenez, Londresen egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Dbus Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian aukeratu dute, eta Garraio Txartel Adimenduen kategorian, berriz, ATM Bartzelonako Garraio Metropolitanoaren Agintaritza aukeratu dute.

Duela gutxi Dbus Garraioaren Nazioarteko Foroak emandako “Garraioaren Lorpenak” izeneko sarirako ere izendatu zuten, Konpainiak lortutako garraio publikoaren autofinantzaketa maila handiagatik. Sari bi horiekin aitortu egiten zaio Dbusi egindako lana, eta munduko garraio sektoreko konpainia hoberenetakoen artean kokatzen da modu sendoan.