Berriak

Dbus, pertsonak eramaten dituzten pertsonak

Nagore_eusk_peq“Pertsonak eramaten dituzten pertsonak” da Dbusek enpresako enplegatuen lana balioesteko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko abiarazi duen kanpainaren leitmotiv-a.

Kanpainak Dbuseko gidari askoren istorioak biltzen ditu; gidarien kontakizun laburrak dira, euren eguneroko lanaren gainean ez dakizkigun gauzak eta haien kezkak eta bizipenak azaltzen. Ekimen honen helburua da donostiarrek pixka bat gehiago ezagutu eta ulertu ahal izatea gidariek, pertsonak garraiatzen dituzten pertsona horiek, egunero egiten duten lana eta egunero bizi dituzten egoerak. 

Markesinetan, autobus batzuen kanpoaldean eta ibilgailuen barruko pantailetan dago kanpaina. Sare sozialetarako bideo labur batzuk ere sortu dira, non autobus gidariek egunero Dbusen egiten duten lanaren gainean hitz egiten baitute. Bideoak Dbusen Youtubeko kanalean daude ikusgai.

Euskarri horietako bakoitzerako istorio desberdinak aukeratu dira. Denak benetakoak dira eta denetan Konpainiako gidariak dira protagonista. Gainera, gidariei keinu eginez, gaur autobusek Dbuseko gidari batzuen izenak eramango dituzte linearen izenaren kartelaren ondoan.

Partekatu zure istorioa www.dbusistoriak.eus webgunean

Imanol_eusk_1_peqEsperientzia horiek guztiak www.dbusistorioak.eus webgunean daude jasota, eta erabiltzaileek beren bizipenak ere argitaratu ditzakete bertan. Asmoa da Dbuseko langileek eta erabiltzaileek kontatutako istorioekin osatzea Donostian autobusean bidaiatzen duten pertsona guztien historia, izan ere, pertsona horiek ahalbidetu dute 130 urte igaro ondoren Dbusek gure hiriko erreferente izaten jarraitzea. Hori hala da erabiltzaile horiei guztiei esker, bai eta egunero Dbuseko autobusetan Donostia osoan dabiltzan gidari guztiei esker ere.

Autobus erabiltzaileek beren esperientziak idatzi ditzakete zuzenean webgunean; halere, datozen egunetan Dbuseko langileak ibiliko dira linea guztietan erabailtzaileei beren istorioak kontatzera animatzen.

Kanpainaren bukaeran, erabiltzaileek proposatutako istorio guztien artean 5 aukeratuko dira, eta irabazleek Dbusen hiru hilabetean doan bidaiatzeko txartel bat eskuratuko dute.

Azken finean, kanpainak autobusetan elkarbizitza hobetzea bilatzen du, gidarien lana ezagutaraziz eta erabiltzaileekiko puntu komunak bilatuz, bai eta garraio publikoaren erabilera bultzatzea, garraio bide iraunkor eta hurbila den heinean.

Bideoak ikusi

> Bea eta Jose-ren istorioa

> Sergio eta Imanol-en istorioa

Nagore eta Josetxo-ren istorioa

> Nerea eta Ramon-en istorioa