Berriak

Dbusek AENOR-en ziurtagiria eskuratu du COVID-19ari aurre egiteko moduagatik

Azken hilabeteetan, Dbusek etengabeko doikuntzak egin ditu COVID-19aren ondoriozko egoera berrira egokitzeko, protokolo berriak garatuz eta Konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri batzuk ezarriz. Zentzu horretan, Dbusek AENORen ziurtagiria eskuratu du, non AENORek egiaztatzen baitu Konpainiak egoera berri honi aurre egiteko Dbusek berak landu duen protokoloan ezartzen diren eta beharrezkoak diren jarraibideak eta neurriak betetzen dituela.

Ziurtagiria entregatzeko ekitaldian parte hartu dute Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek eta AENORen Euskadiko zuzendari Luz Emparanzak. Ziurtagiri berriaren zigilua flotako autobus guztietan jarriko da ikusgai, bai eta Konpainiaren instalazioetan ere.

Dbusek COVID-19ari aurre egiteko aplikatzen dituen neurrien eraginkortasunaren kanpoko berme bat da COVID-19rako Protokoloen Ziurtagiria, eta Osasun Ministerioak COVID-19aren prebentziorako eta higienerako markatutako jarraibideetan oinarritzen da.  Ziurtagiri horren metodologia erakunde nazionalen eta internazionalen gomendioetan oinarritzen da, eta eskatzen du erakundeek COVID-19aren ondoriozko arriskuak kudeatzeko lanei guztiz heltzea. Auditoriak ebaluatzen ditu, besteak beste, COVID-19ari aurre egiteko jarduera protokoloak eta protokolo horiek betetzea.

Dbusen ezarritako neurriak

Dbusek ezarritako neurrietako batzuk dira flotaren eta Kotxetegien instalazio guztien eguneroko garbiketa eta desinfekzioa; ibilgailu guztietan gidariaren postuan babes manpara jartzea; prebentzio neurriei eta prozedura berriei buruz langile eta erabiltzaileei ematen zaien informazioa; gune komunen mugapena; osasun segurtasunareko neurrien ezarpena autobusetan zein instalazioetan; edo hornitzaileei babes eta segurtasun neurriak betearaztea, erabiltzaileei zerbitzu segurua eskaini ahal izateko.

Egunero, autobusak zerbitzua ematen baldintzarik hoberenetan has daitezen, egiten zaien garbiketa eta desinfekzioa da Dbuseko erabiltzaileek gehien baloratzen duten alderdietako bat. Lan hori egiteko, Dbus ihinztatzeko sistema motorizatu berritzaile bat erabiltzen ari da, zeinarekin autobusaren barruko leku guztietara iristen baita eta desinfekzioa zehatzago eta zorrotzago egin baitaiteke.

Ziurtagiri berri hau AENORek Bidaiarien Garraio Publikoen gaineko UNE-EN 13816 arauaren arabera 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen zerbitzu kalitatea egiaztatzeko eman duen kalitate ziurtagiriari batzen zaio, Dbusen egunero bidaiatzen duten ia pertsonen erdia linea horietan erregistratzen dira-eta. Konpromiso horiek, gainera, ez dira soilik hiru linea horietan aplikatzen, autobus flota guztian eta Konpainiaren eguneroko funtzionamenduan ere aplikatzen dira.

Berriro ere, AENORek COVID-19ari aurre egiteko protokoloagatik emandako ziurtagiriak erakusten du Donostiako garraio publikoa segurua dela eta Dbuseko mugikortasun iraunkorreko eredua berreskuratzeko beharrezkoa den konfiantza ematen dio, garraio publikoaren alde eginda, Donostian mugitzeko garraiobiderik eraginkorrena eta ekologikoena den heinean.