Berriak

Dbusek amaitu ditu zerbitzua elektrifikatu ahal izateko lizitazio prozesuak

Dbusek Kotxetegiak elektrifikatzeko lanak esleitu ditu, eta, horri esker, autobus %100 elektriko berriak gehitu ahal izango dira zerbitzuan. Zehazki, Kotxetegiak elektrifikatzeko azpiegituraren proiektua idaztea eta obra gauzatzea esleitu da. Lanen helburua da Konpainiaren elektromugikortasun beharrak asetzea, Donostiako autobus flota elektrifikatzeko prozesuan bete-betean sartuta.

Dbus zero emisioko flota bihurtzeko, instalazioetako azpiegitura elektrikoa eraldatu behar da. Gaur egun, flokako 3 autobus %100 elektrikoek mugan jartzen dute kotxetegietako hartune elektrikoaren ahalmena. Horregatik, beharrezkoa da linea elektriko baten trazadurari ekitea, Egiako banaketako azpiestazio transformadoretik Kotxetegien inguruetaraino, non sekzionamendu zentro bat egongo den. Sekzionamendu zentrotik zuzeneko hornidura elektrikoa banatzen hasiko da, transformazio zentroetatik igaroz.

Kotxetegiak elektrifikatzeko prozesuaren lehen fase honetan, kargatzeko hartune guztiak egingo dira, parkingeko 119 aparkaleku guztietaraino, baita kargatzeko 22 puntu, 60 pantografo inbertitu eta horiei eusteko metalezko egitura ere. Instalazioak elektrifikatzeko lan horiei esker, autobus elektriko berriak sartu ahal izango dira, eta, horrela, urte batzuen buruan azpiegitura elektriko berria erabat martxan dagoenean, Dbusek 8,5Mw-ko ahalmena edukiko du, eta, beraz, Gipuzkoan potentzia gehien kontratatuta duen erakundeetako bat izango da.

Lanen enpresa esleipenduna EDS INGENIERÍA Y MONTAJES SAU eta ALTUNA Y URIA SA enpresek osatutako ABEEa da, horren aurkeztu baitu hobekien baloratu den eskaintza, eraikuntza prozesuaren eta exekuzio planaren tratamendu zehatz eta egokiarekin. Eskaintzak 249.494,42 € aurreztea ahalbidetzen du lizitazioaren gehieneko prezioarekiko, eta esleipenaren prezioa 4.357.931,82 € + BEZa da. Lan horiek 2023aren amaierarako amaituta egotea aurreikusten da.

Obra zuzendaritza

Halaber, lan horiek egiteko Zuzendaritza Fakultatiboaren zerbitzuak ere lizitatu dira. Enpresa esleipenduna KREAN, S.Coop. izan da, eta esleipenaren prezioa 100.000 € + BEZa da.

20 autobus elektriko erostea

Dbusen autobus zerbitzua elektrifikatzeko proiektuaren barruan, orain dela gutxi Donostiako Tranbia Konpainiak (DTK) MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari ere %100 elektrikoak diren 20 autobus berri erostea esleitu dio. Zehazki, aurreikusten da 2023aren amaierarako 12 metroko 14 autobus %100 elektriko eta 18 metroko sei autobus % 100 elektriko zerbitzuan sartzea. Erosketa hori da datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten 48 autobus gehiago ere erosi ahal izateko egin den eta flota berritzen utziko duen kontratu baten barruan sartzen dira.  

12 metroko autobusetarako, MAN Lions City 12e modeloak irabazi du lizitazioa. Autobus bakoitzaren prezioa 526.500 eurokoa da (BEZa gehitu behar zaio), eta entregatzeko epea bederatzi hilabetekoa da, eta bost urteko bermea izango dute. 18 metroko autobus artikulatuei dagokienez, MAN Lions City 18e modelokoak izango dira, eta autobus bakoitzaren prezioa 715.500 eurokoa izango da (BEZa gehitu beharko zaio). Autobusak entregatzeko epea bederatzi hilabetekoa izango da, eta bost urteko bermea izango dute. Bi modeloetan, baterien bermea 12 urtekoa da, eta horrekin ibilgailuen bizitza erabilgarria estaltzen da. Halaber, eskaintzak aukera ematen du lizitazioaren gehieneko prezioarekiko 836.000 € aurrezteko.

Autobus %100 elektrikoak eta zero igorpenekoak dira, eta Dbuseko flotaren ezaugarri guztiak betetzen dituzte, hau da, plataforma baxuak eta arrapala elektrikoak dituzte mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, autobusa %100 irisgarri izan dadin. Era berean, ibilgailua erabat egokitzen da Dbusen baldintza teknikoetara, hala nola, gidariaren lanpostuaren diseinura eta erabiltzaileentzako lekuaren banaketara, besteak beste.

Esleipen horrekin Dbusek orain arte egindako autobus elektrikoen erosketarik handiena egingo du, gaur egun, 12 metroko 3 autobus %100 elektriko eta 59 autobus hibrido ditu-eta. Era berean, flotan modu iraunkorrean izango ditu 18 metroko lehen autobus %100 elektriko artikulatuak.

 

Bateriak kargatzeko instalazioa hornitzea eta Kotxetegietan muntatzea

Ibilgailuen lizitazioarekin batera, Dbusek bateriak kargatzeko instalazioa hornitzeko eta Kotxetegietan muntatzeko lanak ere lizitatu ditu. Lan horien esleipenduna Jema Energy, SA izan da, sektorean kaudimen tekniko egiaztatua duen enpresa, guztira 1.542.802 euroko prezioan (BEZa gehitu behar zaio), hau da, lizitazioaren gehieneko prezioarekiko 836.000 € aurrezten dira. Horretarako, 22 kargagailu eta inbertitutako 60 pantografo instalatuko dira, kotxetegietan karga prozesua automatizatu ahal izateko.

Lizitazio horiek eta lehen 20 autobusen erosketa Next Generation funtsek finantzatuta egingo dira. Horietatik, 12 metroko autobus bat Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Iraunkortasun Turistikoko planaren ezohiko deialdiaren bidez jasotako dirulaguntzekin erosiko da, eta gainerako ibilgailuak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren (MITMA) dirulaguntzarekin. Lizitazio horien ondoriozko inbertsioa 17.664.733,82 €-koa da, eta Next Generation Europako funtsen bi deialdien dirulaguntza osoa 7.748.800 €-koa da.