Berriak

Dbusek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Igandean, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere.

Horregatik, bihar, ostirala, maiatzaren 17a, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.