Berriak

DBUSek ECOSTARS ziurtagiria jaso du

EntregaCertificado_EcostarsDbus Garraio Publikoko udal enpresak Europako Ecostars ziurtagiria jaso du garraioaren kudeaketa jasangarriari. Era honetan, Dbus da Mugikortasun Iraunkorra eta Logistikako Euskal Erakundeak (IVL) banatzen duen aitorpen hau jaso duen aurreneko garraio enpresa.

Ecostars (Eficent and Cleaner Operations STARS) garraio operatzaileei aholkularitza emateko borondatezko egiaztatze protokolo bat da, flotaren (kamioiak, autobusak edo beste ibilgailu komertzialak) ingurumen-kudeaketa eraginkor eta jasangarria egiteko. IVL europar egitasmo honen egiaztatzaile ofiziala da eta izarrak esleituz enpresen ingurumen-errendimendua sailkatzen du. 

Ingurumen-kudeaketa egokiari esker ekonomia eta ekologia ratioak hobetzeaz gain, ECOSTARS ziurtagiria lortu duten enpresek prestigioa handitzen dute, eta berezigarriak erabiltzen dituzte ibilgailuetan, programaren web orri europarrean agertzen dira eta etengabeko aholkularitza jasotzen dute kontsumo eta etekinen hobekuntzan aurrera egin ahal izateko.

Ecostars ziurtagiriaren aurkezpena

Aurreko otsailaren 14ean Dbusek parte hartu zuen Mugikortasun Iraunkorra eta Logistikako Euskal Erakundeak (IVL)  Donostian antolatu zuen Ecostars ziurtagiri europarraren aurkezpen eta jaulkipen ekitaldian.

Jardunaldian Dbuseko gerente Gerardo Lertxundiz gain, Eritco-ITS Europeko eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko garraio eta logistika arloko berrogeita hamar ordezkari inguruk hartu zuten parte.

Gerardo Lertxundik, Dbuseko gerenteak, Garraio Publikoaren udal enpresak beste hiriekin elkarlanean aritzeko proiektuetan parte hartzeko apustua azaldu zuen eta horrexegatik egitasmo hau hasieratik gustatu zitzaion «bokazio europar argiagatik, beste erakunde, enpresa eta herrialdeekin elkarlanean aritzearen garrantziarengatik  eta konparazioa, garapena eta hobekuntza ekarriko duten prozesu guztietan parte hartzeko interesa dugulako». Era berean, Dbusek ingurumenarekiko duen konpromiso sendoa azaldu zuen eta autobus ekologiko eta erregai garbien aldeko apustua berretsi zuen.