Berriak

DBUSek, ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBO MEMORIA AZALTZEN DU BERE WEB ORRIAN, 2011 URTEAN EGINIKO EKINTZAK

Donostiako Tranbia Konpainia-k (DBUS), Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko memoria argitaratu berri du, 2011eko ekitaldiari dagokiona alegia.

Urteko memoria, 2011 urtean DBUSek izandako egintzen laburpen zabal da. Memoria 52 orriz osatu dago eta bertan, bidaiari zenbakiak, bidaiariak garrai titulo desberdinekiko, ontzidiaren autobusak, egintza teknologikoak, emaitza ekonomikoak, esker onak eta sariak, besteak beste…. jasotzen dira.

Memoria, DBUSek gizarte, ekonomia eta ingurumenarekin lotutako gaiekin eta bere langileekin hartutako konpromisoen isla, eta zerbitzuaren gestioan eta kalitatean bikaintasuna lortzeko enpresa den neurrian duen erronkaren baitan sartzen da.

Dbus ahalegin handia egiten ari da gero eta hiri hobe bat lortzeko, gero eta hiri bizigarriago, gizatiarrago eta iraunkorrago bat egiteko. Eta hiriaren erronka estrategiko honetan funtsezko zutabe dira autobusa erabili ohi duten pertsona guztiak.

Dokumentua Europar Batasunak definitutako Global Reporting Initiative (GRI) gidaren 3.0 bertsioaren arabera idatzita dago. Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko memoria dokumentu formala eta publiko bat da eta Dbuseko web orrian (www.dbus.eus) dago eskuragarri.

Memoria ikusi