Berriak

Dbusek hurrengo geltokiaren berri emateko sistema berritu du

foto aviso proxima parada 3Dbusek erabiltzaileei autobusa non dagoen eta hurrengo geldialdia non egingo duen jakinarazteko autobusen barruan duen sistema berritu du autobus linea guztietan. Sistema berriak ematen duen informazioa osatuagoa eta errazagoa da, eta hizkuntza bietan dago.

Barruko pantailetan, lineak egiten duen ibilbidea ikusten da mapa baten gainean, eta autobusak egingo duen hurrengo geldialdiaren berri ematen da. Era berean, erabiltzaileek audio sistema martxan jartzeko eskatu ahal izango diete gidariei. Horrela, erabiltzaileek ibilgailuak egingo dituen geldialdien abisuak entzun ahal izango dituzte, euskaraz zein gazteleraz.  Mezua laburtu egin da, errazago ulertzeko. Horrez gain, itsuek eta ikusmen urria dutenek ere aktibatu ditzakete abisu horiek; horretarako, informaziorako audio zerbitzu bat martxan jartzeko erabilgarri duten agintea erabiliko dute. 

foto aviso proxima parada 2Dbus egiten ari den berrikuntza teknologikoetako bat da sistemaren eguneraketa hau, berrikuntza horren asmoa baita teknologia berriak erabiltzea, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileei informazio hobea emateko, eta ingurumena gehiago errespetatzen duen garraio publiko bat bultzatzea.

Gainera, mikrobusetan ere jarri da sistema, izan ere, duela gutxi berritu da mikrobus flota eta, horri esker, orain, lehenengo aldiz, ibilgailu horiek hurrengo geltokiaren berri eman dezakete, bai eta beste albiste interesgarri batzuk ere.  Mikrobusetako zerbitzuaren hobekuntza honetan, lehen ilarako eserlekuetan ere jarri dira segurtasun uhalak eta heldulekuak sabaiko barra horizontalean, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna areagotze aldera.