Berriak

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 746.484 bidaia egin dira

2017ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 12tik, larunbata, abuztuaren 19ra, larunbata, 746.484 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Horrek esan nahi du 2016an erregistratutako 771.633 bidaiarekin alderatuta %1,47-ko jeitsiera igoera gertatu dela. Halaber, bidaiari kopurua gaueko zerbitzuetan nabarmen igo da, %10 zehazki. 

Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbus-eko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan. 

2017ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan dira: abuztuaren 17a, osteguna, 104.780 bidaiarirekin, eta abuztuaren 14a, astelehena, 116.850 bidaiarirekin. Honek Dbusen historia guztiko errekorra hautsi du Aste Nagusiko bidaiariei dagokionez, eta gainera, Dbusen historiako zazpigarren erabilera altuena da.

 

Bidaiarien eguneroko banaketa ondorengoa da: 

–          Abuztuaren 12a, larunbata: 96.410 bidaiari

–          Abuztuaren 13a, igandea:  79.534 bidaiari

–          Abuztuaren 14a, astelehena:  116.850 bidaiari

–          Abuztuaren 15a, asteartea:  72.246  bidaiari

–          Abuztuaren 16a, asteazkena:  96.229 bidaiari

–          Abuztuaren 17a, osteguna:  104.780 bidaiari

–          Abuztuaren 18a, ostirala:  91.280 bidaiari

–          Abuztuaren 19a, larunbata:  89.155 bidaiari

 

Nabarmentzekoa da gainera su artifizialen ondorengo luzapen zerbitzuetako bidaiari kopurua, 120.000 erabiltzaile baino gehiago erregistratu baitira, aurreko urtean baino %10 gehiago. Beste aldetik, Gautxori zerbitzuetan, gaueko ordubatetik aurrera, 43.289 bidaia egon dira, aurreko urteko Aste Nagusian baino %8 gehiago. 

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak hauek dira: Amara (21, 26 eta 28) 158.917 bidaiarekin, Benta Berri eta Añorga (5, 25 eta 40 lineak) 119.115 bidaiarekin, Altza (13 linea) 94.447 bidaiarekin, Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42) 83.374 bidaiarekin, Aiete (18, 19, 23 eta 32 lineak) 47.224 bidaiarekin, eta Bidebieta (14 linea) 32.996 bidaiarekin. Gainera mikrobus lineetan 23.385 bidaia erregistratu dira. 

 

Zifra hauek Dbus-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 22.530 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 266 gidariren eskutik eman dira, beste 40 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.