Berriak

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 771.633 bidaia egin dira

IMG_02882016ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 13tik, larunbata, abuztuaren 20ra, larunbata, 771.633 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Horrek esan nahi du 2015ean erregistratutako 746.397 bidaiarekin alderatuta %3,27ko igoera gertatu dela.

Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbus-eko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan.

2016ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan dira: abuztuaren 19a, ostirala, 102.339 bidaiarirekin; abuztuaren 16a, asteartea, 101.856 bidaiarirekin; eta abuztuaren 17a, asteazkena, 101.635 bidaiarirekin.

Bidaiarien eguneroko banaketa ondorengoa da:

–          Abuztuak 13, larunbata:  100.045  bidaiari
–          Abuztuak 14, igandea:  93.831 bidaiari
–          Abuztuak 15, astelehena:  82.954 bidaiari
–          Abuztuak 16, asteartea:  101.856 bidaiari
–          Abuztuak 17, asteazkena:  101.635 bidaiari
–          Abuztuak 18, osteguna:  101.576 bidaiari
–          Abuztuak 19, ostirala:  102.339 bidaiari
–          Abuztuak 20, larunbata:  87.397 bidaiari

Gaueko zerbitzuen erabilera nabarmentzekoa da, su artifizialen ondorengo luzapen zerbitzuetan 110.000 erabiltzaile baino gehiago erregistratu baitira. Beste aldetik, Gautxori zerbitzuetan, gaueko 1etik aurrera, 40.372 bidaia egon dira.

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak berriz honakoak izan dira: Amara (21, 26 eta 28 lineak) 176.594 bidaiarekin, Benta Berri eta Añorga (5, 25 eta 40 lineak) 126.413 bidaiarekin, Altza (13 linea) 95.300 bidaiarekin, Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42) 84.171 bidaiarekin, Aiete (18, 19, 23 eta 32) 4245.760 bidaiarekin, eta Bidebieta (14 linea) 31.431 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineatan 24.480 bidaiak egin dira.

Zifra hauek Dbus-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 22.500 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 265 gidariren eskutik eman dira, beste 40 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.