Berriak

DBUSen argazki historikoen erakusketa ibiltaria Okendo Kultur Etxean

“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai azken aldiz Okendo Kultur Etxean, apirilak 17-27 bitartean.

 

Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz.

DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez hiriaren garapena ikus daiteke.

Donostia Kultura eta Donostiako Udalari esker, erakusketa ibiltariaazken aldiz Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai, apirilak 17 eta 27 egunetan zehar.

Ernest Lluch Kultur Etxean eginiko erakusketaren bideo ikusi.

Erakusketaren ateak zabalik daude herritar guztiek guztientzat.

Erakusketa ibiltaria da ahalik eta pertsona gehienetara hurbiltzeko asmoarekin, eta orain arte Amara auzoko Ernest Lluch Kultur Etxean, Altza auzoko Kultur Etxean eta Intxaurrondoko Kultur Erxean ikusi ahal izan da.

Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da DTK-k 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez. 

Erakusketako irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatziitako “DBUS 125 urte/años” liburutik ateratakoak dira.

 OKENDO KULTUR ETXEA, Gros
 Erakusketaren ordutegia
-Apirilaren 17tik 27ra
-Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00tara eta 16:00-20:30etara 

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNACek babesa 125. urteurren honi eskainitako babesa gogorarazi nahi dugu.