Berriak

Dbusen esperientzia, Mugikortasunari buruzko Hirugarren Foroan

DSC01513_webElektromugikortasuna izan da gaur Kursaalean egin den Mugikortasunari buruzko Foroaren ardatza, eta Igor Gonzalezek, Dbuseko  zuzendari gerenteak, Konpainiaren kasua aurkeztu du bertan.

Foroa, zeina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak antolatu baitu, hirugarrena izan da, eta bertan hainbat hiritan, Donostian esaterako, abian jarri den mugikortasun elektrikoa aztertu dute garraioaren sektorean eta hirigintzan aditu diren pertsona batzuek. Donostia da flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena duen hiria Euskal Herrian, eta ibilgailu elektriko eta hibrido gehien dituen hirietako bat Estatuan.

Dbusek duen flotak ingurumenaren ikuspegitik erantzukizunez jarduten du, eta 2016aren bukaerarako 3 autobus elektriko eta 20 ibilgailu hibrido edukiko ditu. Irizarren %100 elektrikoa den autobusaz gain, zeina 2014tik hiriko kaleetatik baitabil, aurten beste 2 autobus elektriko gehiago edukiko ditu flotan. Horiek elektromugikortasuna sustatzeko europar proiektu baten baitan gehituko zaizkio flotari. Eta aurten ere 10 autobus hibrido berri eskuratuko ditu Dbusek.

grafiko 1

Horrela, 2011n lehen autobus hibrido sartu zenetik, Dbusek %38 jaitsi ditu CO igorpenak (karbono monoxidoa) eta %35 NOx-ena (Nitrogeno oxidoak).