Berriak

DBUSen oharra autobusetan txartelen erabileraren inguruan sortu diren zalantzak argitzeko

Dbus 2008tik ari da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarekin elkarlanean Gipuzkoako garraio sistema ezberdinetan ordainketa txartel bakarra egon dadin.

Lan honen ondorioz, egunean 25.000 lagun baino gehiagok darabilte Lurraldebus txartela Dbusen autobusetan, eta datozen hilabeteetan kopuru honek gora egitea espero da, txartel bakar batekin hiri barneko eta hiri arteko autobusetan bidaiatzearen abantailak nabarmenduz.

Lurraldebuseko txartelak Dbusen autobusetan sartzeko azken fase honetan, Dbusen erabiltzaileentzat zenbait kontu xehetasunez azaltzea komeni da:

1. Dbusen txartel arruntak, deskontu berezirik ez dutenak, gutxinaka ari dira Lurraldebus txartelekin ordezkatzen. Erabiltzaileek ez dute inolaz ere gehiago ordaindu behar, txartel hauekin bonobusaren prezio bera ordaintzen jarraituko baitute.

2. Gaur egun deskontuetarako eskubiderik ez duten zenbait kolektibok, Lurraldebus txartelarekin deskontuak lortzeko aukera izango du. Talde hauek besteak beste gazteak, familia ugariak eta Dbusek ezarritako gutxieneko ekonomikoa gainditzen duten 65 urtetik gorako pertsonak dira. Hauek guztiek bonobusarekiko deskontu gehigarriez gozatzeko aukera badute dagoeneko hiri barneko autobusetan.

3. Egun Dbusen hobaridun tarifak dituztenek euren Dbus txartelak erabiltzen jarraitu ahalko dute, eta ez dute txartela aldatu beharrik izango tarifa bateraketararte. Hau tarifa soziala dutenei dagokie, deskontuak dituzten adinekoak eta hileko bonoen erabiltzaileak barne.

4. Orain arte martxan jarri denak Dbus eta Lurraldebusen tarifa sistema desberdinak txartel bakarrean mantentzea ahalbidetzen du. Honek Dbusen hobaria dagokien erabiltzaileen kasuetan hauen jarraipena bermatzen du, bai eta orain arte ez zegokien erabiltzaileei txartel berriarekin hobariak eskatzeko aukera eman ere.

5. Etorkizunean Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzak egingo du tarifa sistemen bateraketa. Egun, tarifa hauek zehazteke daude.

Kontsultatu txartel bakoitzaren erabilgarritasun eta birkargatze datak:

> Informazio osoa ikusi