Berriak

Donostia aukeratu dute garraio publikoaren hobekuntzarako SITE proiektu europarrean parte hartzeko

SITE (Smart Integrated Ticketing for Europe ) proiektu europar bat da autobusetako sistema teknologikoak eta ordainketa sistemak hobetu eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko. Proiektua Europar Batasunak aukeratu du INTERREG ekimenaren baitan garatutako Atlantic Area Programmen barruan, eta kalifikaziorik handienarekin baloratu dute. Proiektua Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) finantzatuta dago.

SITE proiektuan Donostiak beste hainbat hiri europarrekin batera hartuko du parte, hauekin hain zuzen ere: Ingalaterrako Liverpoolekin, Frantziako Nantesekin, Espainiako Gijonekin, Portugalgo Aveirorekin eta Irlandako Laoghairerekin.

SITE proiektua, nagusiki, gaur egun garraio publikoan ordaintzeko eta sartzeko daude sistemak garatu eta hobetzean datza, maila guztietan intermodalitaterik handiena bilatuta. Donostiaren kasuan, proiektua Dbuseko autobus sarean garatuko da, eta helburua izango da autobusen abiadura komertziala handitzea hiritarrei zerbitzua hobea eskaini ahal izateko. 

Donostiabus izango da SITE proiektua gidatuko duena toki mailan eta honakoak izango dira Proiektuaren barruan izango dituen zereginik nagusienak: 

  • Kontakturik gabeko txartel inteligenteetarako Europan dauden estandarrak aztertzea
  • NFC teknologia duten mugikorren bidez ordaintzeko sistemak aztertzea eta garatzea  
  • Autobusen abiadura komertzialaren hobekuntza aztertzea autobusetara igotzeko ate bat baino gehiago erabilita.
  • Iruzurraren aurkako sistemak aztertzea eta garatzea ticketing-aren ikuskapenerako.
  • WIFI sarearen ezarpena autobusetan eta geltokietan autobusak gestionatzeko, komunikatzeko eta erabiltzaileak informatzeko sistemetarako.
  • Webguneak hizkuntza bat baino gehiagotan diseinatzea, zerbitzuen informazioarekin eta Europako beste hiri batzuetako hiritarrei autobusak erabiltzeko aukera eskaintzeko.
  • Garraio modalitateen arteko ticketing-erako produktuen diseinua SITE proiektuan parte hartzen duten Europako hiri guztietarako.
  • Intermodalitatearen azterketa tarifen ikuspuntutik, udal, eskualde eta Europa mailan.
  • Hiri partaide guztietan proiektuarekin lortutako emaitzen ebaluazioa egitea.

Donostiako Udalaren Mugikortasunaren Departamentuak ere parte hartuko du proiektuan, eta proiektua toki mailan koordinatzeaz arduratuko da, proiektua hirian behar bezala gara dadin egin beharreko jarduerak egokituta, txostenak, proiektuaren dokumentuak, mintegiak, eta bilerak barne.

Hauexek dira proiektuan parte hartzeak gure hirira ekarriko dizkion onura nagusiak: 

  • Garraio publikoa hobetzera bideratutako ekintzen azterketa eta garapenerako finantzaketa, batez ere autobusetako ordainketa sistemekin lotutako alderdien azterketarako eta garapenerako.
  • Europako beste hiri batzuekin esperientziak trukatzea, bileretara eta mintegietan parte hartuta.
  • Neurri horiek hiri mailan zabaltzea.
  • Donostiako garraio publikoaren arrakasta kasua nazioartean aurkeztuko da hainbat mintegi eta konferentziaren bitartez.

Donostiako garraio publikoa proiektu europar garrantzitsu honetarako aukeratua izateak Dbusek Donsotian gestionatzen duen autobus sarearen eraginkortasuna berriro onartu dela esan nahi du. Europar Batasunak SITE proiekturako egingo duen ekarpen ekonomikoa handia da, eta ekarpen horretatik Donostiak 1.013.936 euro eskuratuko ditu, 825.449 euro Dbuserako eta 188.487 euro Udalaren Mugikortasunaren departamenturako. 

SITE proiektuak Europar Batasunak onartu du jada ofizialki, eta hiri partaideen arteko lehen bilera martxoan egingo da Nantesen. Proiektuak 30 hilabete iraungo duela kalkulatzen da.