Berriak

E-MOBASK proiektuak garraio publiko praktikoa eta iraunkorra bultzatzen du mugaz gaindik

E-MOBASK1Dbus eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritza (GGLA), Baionako Aglomerazioko Garraio Sindikatuarekin batera (STACBA), E-MOBASK proiektuan parte hartzen ari dira Euskal Eurohiriaren garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta errazteko. 

Proiektuan parte hartzeko hiru erakundeek eratu duten partzuergoa onartua izan da POCTEFA 2014-2020 programaren deialdian. Europako lurralde lankidetzarako INTERREG tresnaren zati bat da programa hau. Proiektuak 3 urteko iraupena edukiko du, 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 1.182.358€-ko diru laguntza bat eskuratuko du. Ekintzak Donostia-Irun-Baiona igarobidetik zehar egingo dira. 

E-MOBASKek mugaz gaindiko eremuan garraio publikoa hobetzea bilatzen du, garraioa errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko, ibilgailu pribatuaren aurretik. Horretarako, mugaz gaindiko erabiltzaileak hobeto informatuta egon daitezen eta bidaia ordaintzea errazago eduki dezaten ekintzak planteatzen dira, bai eta iraunkorragoa eta ingurumenarekin errespetutsuagoa den garraioa bultzatzeko ekintzak ere. 

E-MOBASKek hiru ardatz nagusi ditu: 

Informazioa hobetzea erabilgarri dauden komunikazio euskarrien bitartez: mugaz gaindiko informazioa osotuagoa eta ulerkorragoa izan dadin itzuli behar diren edukien analisia, eta webguneetako eta appetako informazioa hobetzea, bai eta webgune eta app horien bitartez MUGI zerbitzuetara sartzeko bideak eta zona bietako seinaleak ere, geltokietan –seguruenik eguzki panelak– eta autobusen pantailetan bidaiarientzako informazio panelak instalatzeaz gain. 

Ticketing integratua eta ordainketa modu berriak: Interoperabilitatea STACBAren aldeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ticketing sistemen artean, BAT-BARIK-MUGI ticketing sistema horretarako sarbidea hobetzea; eta kontakturik gabeko EMV banku txartelekin eta QR kodeekin ordaintzeko modua ezartzea Donostian. 

Elektromugikortasuna eta garraio publikoaren energi efizientzia hobetzea: Dbusek eta STACBAk martxan jarritako autobus elektrikoen inplementazioa aztertzea eta konparazio azterketa bat egitea Donostiako eta Baionako emaitzak aztertzeko. Era berean, bi sistema berri ezarriko dira Dbuseko diesel autobusetan, energi efizientzia hobetzeko: Batetik, Start-Stop sistema flotaren 2 autobusetan ezarriko da –sistemarekin motorra gelditu daiteke geldialdietan erregai kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko; eta bestetik, EKObus sitema autobus flota osoan ezarriko da –soluzio teknologiko horrek eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema bat dauka eta anti-bunching sistema bat (bat ez egiteko sistema) linearen maiztasunari eusten saiatzeko eta, beraz, geltokietako ordutegiak hobeto betetzeko–. EKObus aktibatu egiten da autobusa martxan dagoela, eta horregatik Start-Stop sistemaren osagarria da. 

Mugaz gaindiko garraio publikoa erabiltzea sustatzen saiatzen diren neurriak dira. Kalitateko zerbitzua eskaintzen dute, garraioa ulerkorragoa, erabiltzen errazagoa eta iraunkorragoa izatea ahalbidetuko duten hobekuntzetan oinarrituta.