Berriak

Europar Batasunak Donostiaren hiri garraio politikari errekonozimendu garrantzitsua eskaini dio

premio_civitasDonostiaren hiri garraio politika saritua izan da urriaren amaieran Cracovian (Polonia) ospatu den CIVITAS FORUM Conferencean. Bertan, Europar Batasuneko goi ordezkariak eta europako hiri garrantzitsunetako dezkariak zeuden bilduta.

Hiri garraio garbiari Europa mailan eskaintzen zaizkion sari garrantzitsuenen finalista izan da Donostia. Frantziako Nantes hiria izan da garailea. Donostia eta Nantesekin batera, beste finalistak Estokolmo eta Brujas izan dira.

Donostiako ordezkariei emandako diploman Donostiak hiri garraioaren alorrean egindako lorpenak aipatzeaz gain, Europako hirietan garraio eraginkorrago eta ekologikoa sustatzeko CIVITAS egitasmoaren baitan egindako enbaxadore lanak azpimarratzen dira ere.

Donostiak hiri garraioa hobetzeko hartutako erabakiak eta neurriak goraipatzen dira, eta baita lidertza politikoa eta etengabeko lanaren arrakasta ere.

Era berean, Donostia Bikaintasunaren paradigma dela adierazten da, eta Donostiako esperientzia europako beste hirentzat eredugarri izan daitekeela. Europa mailako mugikortasun iraunkorreko egitasmoen garapenaren eredu dela aipatu da ere.

Amaitzeko, batzorde honek mugikortasun iraunkorraren bitartez europako hiritarren bizi kalitatea hobetzen duen hirietako bat beaala izendatu du Donostia.

Hitzaldian Donostiako udaleko eta DBUSeko ordezkariek parte hartu zuten eta autobus ekologikoen inguruan egindako hobekuntzak eta bizikletaren erabileraren sustapen arloan egindako lanak aurkezteko aukera baliatu zuten.