Berriak

Euskadiko VII. ITS kongresuan, Dbus-ek ibilgailu autonomarekin mugikortasunaren kudeaketa nola izango litzatekeen azaldu du, bere ikuspegitik

Garraio Sistema Adimendunak (Intelligent Transport Systems) ibilgailu automatizatuen garapenean nola erabili izan da gaur, Donostian, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak antolatuta egin den Euskadiko VII. ITS Kongresuaren ardatza. Jardunaldian, Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, etorkizunean ibilgailu autonomoarekin mugikortasuna nola kudeatuko lizatekeen azaldu du, konpainiaren ikuspegitik. 

img-20161118-wa0014_web

Igor Gonzalezek mahai inguru batean parte hartu du, enpresa teknologiko eta ikerketako enpresa batzuekin batera, hala nola Tecnalia, Geograma/TomTom eta Vicomtech-IK4 enpresekin, eta bertan hiri batean ibilgailu elektrikoak erabiltzen hasteak mugikortasunaren kudeaketan dakartzan erronkez eztabaidatu du, bai eta giza baliabideak eta baliabide teknikoak eszenatoki berrira egokitu beharraz ere, erabiltzaileei garraio zerbitzua eskaintzeko modu berri bat ekarriko bailuke.

Citymobil2 proiektu pilotuaren kasua da, non Dbusek parte hartu baitu duela hilabete batzuk. Proiektu horrekin, gainera, gidaririk gabeko ibilgailu elektriko bat probatu zen Miramongo Parke Teknologikoan, azken miliako ibilgailu gisa,  langileak Dbusek Miramonen duen geltokitik beraien lanpostuetara eramaten.

Mahai inguruan, halaber, beste gai batzuez ere eztabaidatu da, hala nola egun eremu horretan egin diren garapen teknologikoez eta garapen horien etorkizuneko itxaropenez, bide segurtasunaz edo gizarte ereduaz.