Berriak

Garraio iraunkorraren alorreko aditu europar batzuk bisitan Dbus-eko instalazioetan

Pasa den asteartean, azaroaren 27an, Dbusek Quest proiektu europarraren ordezkaritzan etorritako garraio iraunkorraren alorreko aditu batzuen bisita izan zuen; izan ere, Donostiak proiektu horretan parte hartzen du esperientzia pilotu gisa.

Quest proiektuaren ordezkaritzak, Ingalaterrako, Suediako eta Italiako ordezkariek osatuta zegoenak, Dbuseko instalazioak bisitatu zituen Konpainiaren ordezkari batek eta Donostiako Udaleko teknikari batek lagunduta. Adituek oso ondo baloratu zuten autobusen flotan egin den azken aurrerapen teknologikoen inplementazioa, bai bere gestioa ere, eta berriro ere Dbusen kalitatea, efizientzia eta ingurumenarekiko errespetua azpimarratu zituzten, elementu horiei esker Dbus, nazioartean, jarraitu beharreko adibide bihurtu delako eta sari eta errekonozimendu ugari eskuratu dituelako azken urteetan.

Quest Europar Batasunak finantzatutako proiektua da, eta bere helburua da hiriei beren garraioa iraunkorra planifikatzen laguntzea, auditoriako tresna baten bitartez, hiri garraioan praktika iraunkorragoak bultzatzeko. Auditoriako metodologia Europako bost hiritan egiaztatzen ari da, hiri horien artean Donostia dagoelarik; Proiektuan sartuta daudenen iritziz Donostia adibide arrakastatsua da bere planifikazio efizientegatik eta ingurumenarekiko errespetuagatik, horretan Dbusen lana funtsezkoa izanik.