Berriak

Koronabirusa dela-eta Dbus-era sartzeko eta erabiltzeko dauden jarraibideen eguneraketa

Koronabirusa dela-eta, aldatu egin dira Dbuseko autobusetara sartzeko eta autobusak erabiltzeko jarraibideak. Hona hemen jarraibideak eguneratuta:

1) Autobusera sartzeko, ibilgailuaren erdiko atetik sartuko da, eta autobusetik jaisteko, berriz, atzeko atetik, autobusera sartzen diren erabiltzaileen eta autobusetik jaisten direnen artean gomendatutako distantzia mantentzeko. Ezin izango da aurreko atetik sartu. Mikrobusen kasuan, sarrera eta jaitsiera ate beretik egingo dira.

Arrapala erabili behar duten pertsonek erdiko atetik egingo dute sarrera eta jaitsiera. Informazio kartelak jarri dira aurreko ateetan.

2) Autobusaren erdiko atean dagoen baliozkotzeko makinan baino ezingo da ordaindu bidaia. MUGI / Lurraldebus txartelarekin (edozein modalitate) ordainduko da. Ezingo da eskudiruz ordaindu, ez eta aurreko makinak erabili. EMV kontakturik gabeko banku txartelekin eta Bat eta Barik txartelekin ordaintzeko aukera ere ez da egongo.

3) Ezin dira aurreko bi eserlekuak erabili, gidariaren postutik hurbilen dauden eserlekuak baitira. Zinta batekin mugatuko dira.

Neurriak eguneratu ahala jakinarazi egingo dira.