Berriak

Lanzadera zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik erdialdera

Azaroaren 29tik aurrera, astelehenez, Donostia San Sebatian Turismoak, Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak eta San Sebastian Shopsek doako lanzadera zerbitzua eskainiko dute, Dbusen bitartez, Illunbe aparkalekua eta hiriaren Erdialdea lotzeko.

Zerbitzuak 20 minutuko maiztasuna edukiko du, egunero, azaroaren 29tik urtarrilaren 8ra eta bi geltokitatik pasatuko da.

  • Illunbetik 10:30etik 13:50era eta 15:30etik 20:10era eskainiko da.
  • Errondo Pasealekuaren hasieran dagoen, Menchu Gal parkearen ondoko geltokitik 10:40tik 14:00etara eta 15:40tik 20:20ra.

Illunbeko aparkalekua zein lanzadera autobusaren zerbitzua doakoak izango dira.

Ekimenaren helburua da merkataritza eta turismoa dinamizatzea, doako aparkaleku eta autobus zerbitzuekin, eguneko bisitariak erakartzen laguntzeko.

Informazio gehiagorako: www.sansebastianturismoa.eus/eu/