Berriak

MARTXOAREN 28an, ASTEAZKENA, JOSE MANUEL ETXANIZEN HITZALDIA

“Tranbia Hipomobilak – Zaldiz tiratutako tranbiak”
JENDE GUZTIARENTZAT IREKIA

Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoa.    Ordua: 19:30h.

Martxoaren 28an, Jose Manuel Etxanizek ” tranbia hipomobila ” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako hirugarrena izango da.

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Hitzaldietan DTKren historia azalduko da 1886tik gaur arteko pasadizuak eta irudiak erabilita, eta bukaeran garraio publikoaren etorkizunaz hitz egingo da. Era berean, Donostia orain dela 125 urte nolakoa zen azalduko da, bai eta garai desberdinetan izan dituen aldaketak ere.

Hitzaldiak DTKren historia eta hiriaren beraren bilakaera oso ondo ezagutzen dituzten pertsonek emango dituzte. Kutxaren Arrasate aretoan izango da, 19:30ean, eta hiritar guztientzat irekia izango da.

Martxoaren 28an, Jose Manuel Etxanizek Donostiako Udaleko Jardueren eta Osasun Publikoko Zerbitzuen burua eta Albaitaritzaren Historiaren Espainiako

Elkartearen zuzendaria dena besteen artean, ” tranbia hipomobilak ” izeneko hirugarren hitzaldia emango du. Hitzaldia, munduko animalia-trakzio garraio publikoaren jatorriari buruz, Tranbia Konpainiaren jatorria eta bere animali trakzioa eta ibilgailuen berezitasunetaz arituko da. Amaitzeko, Europan existitzen diren zaldi trakziozko arraza batzuk errepasatuko dira.

Hona hemen hurrengo hitzaldien egutegia:

• Martxoak 28 – Jose Manuel Etxaniz.
Tranbia hipomobilak

• Apirilak 25 – Gerardo Lertxundi
Dbusen iragana, oraina eta etorkizuna

Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoa
Ordua: 19:30 h.

 

Orain arte ospaturiko hitzaldiak bi izan dira.
Horietako lehenengoan,otsailaren 22an ospatu zena, Juanjo Olaizolak lehen hitzaldia eman zuen eta bertan DTKren 125 urteei errepasoa egin zien historialari baten ikuspuntutik, enpresa sortu zenetik gaur arte tranbiek teknologiaren aldetik izan duten bilakaerari begirada bat emanda, hau da, zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, trolebusak, bi solairuko autobusak, autobus artikulatuak eta mikrobusak berrikusita, bai eta poliki-poliki sortu diren linea berriak ere.
Bigarrenean aldiz, martxoaren 7an ospaturikoa, Javier Maria Sadak 1887ko Donostiari begirada bat eman zion, pasadizu bitxiez eta datu estatistikoez baliatuta, zaldiek tiratutako lehen tranbien garai hartan kokatu ginduen eta ondorengo tranbia elektrikoetarako bilakaeraz arituko zitzaigun.

Hitzaldi guztiak grabatu egiten dira eta bideoak www.dbus.es web orrian daude eskuragai.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNAC 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.