Berriak

Otsailaren 22an Juanjo Olaizolak DTK-ren historiako 125 urteei buruzko hitzaldia emango du

sobrecubierta_TSS-2DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako lehena izango da.

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.  

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Hitzaldietan DTKren historia azalduko da 1886tik gaur arteko pasadizoak eta irudiak erabilita, eta bukaeran garraio publikoaren etorkizunaz hitz egingo da.  Era berean, Donostia orain dela 125 urte nolakoa zen azalduko da, bai eta garai desberdinetan izan dituen aldaketak ere.  

Hitzaldiak DTKren historia eta hiriaren beraren bilakaera oso ondo ezagutzen dituzten  pertsonek emango dituzte.  Kutxaren Arrasate aretoan izango dira, 19:30etan, eta hiritar guztiak bertaratu ahal izango dira.

 Hona hemen hitzaldien egutegia:

  • Otsailak 22: DTKren historiako 125 urteak, Juanjo Olaizolaren eskutik.
  • Martxoak 7: 125 urte hauetako istorio bitxi eta txutxu-mutxuak, garraio publikoarekin eta hiriarekin lotuak, Javier Maria Sadaren eskutik.
  • Martxoak 28: Zaldiek tiratutako tranbiak, Jose Manuel Etxanizen eskutik.
  • Apirilak 25: Dbus iraganean, gaur egun eta etorkizunean, Gerardo Lertxundiren eskutik.

Lehen hitzaldian, Juanjo Olaizolak Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatuko ditu, eta hainbat une historiko azalduko ditu, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an. Ondoren, Tranbia Elektrikoak, 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa, Gerra Zibilaren garaia, trolebusen garaia, eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa azalduko ditu, azkenean gaur eguneko tranbiez hitz egiteko. Hitzaldian DTKren ibilbide historikoa erakutsiko diguten hainbat argazki historiko aurkeztuko dira.

Juanjo Olaizola 1965ean jaiotako donostiarra da hirietako liburu dendetan salgai dagoen eta Dbuseko web orrialdearen bitartez eskura daitekeen “DBUS 125 urte/años” izeneko liburuaren egilea.  Era berean, Juanjok Tesina bat egin du (eskugarri hemen: www.dbus.eus ), non Donostiako tranbiaren aurrekariak aztertu eta garraiobide honen hastapenei begirada azkar bat ematen dion testuinguuru nazionalean zein nazioartekoan, DTK-k hasieran izan zituen lehen hiri garraio publikoei errepasoa eginda, hau da, zaldiek tiratutako tranbiak zeudenetik tranbia elektrikoa heldu zenera artekoa aztertuta. Azterketa hau Azterlan Aurreratuen Diploma eskuratzeko egin du (ohiko tesinari gaur egun ematen zaion izena); Azterketa Madrileko UNEDen egoitzan defendatu zuen, eta 10eko kalifikazioa eskuratu zuen. Azterlan Aurreratuen Diploma hori Konpainiaren historia osoari, hau da, konpainiaren hasieratik gaur egunera arteko historiari buruzko tesiaren atarikoa dugu.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNAC 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.