Berriak

Santanderreko hiri garraioko zerbitzuaren ordezkaritza bat Dbus bisitatzen

TUS Santanderreko Hiri Garraioko Zerbitzuaren ordezkaritza bat Kotxetegien instalazioetan egon da, Dbusek zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen ikusten.  Donostiako autobusen mantentze lanak kudeatzeko Dbuseko tailerretan ezarri den plangintza sistemak ezagutu ditu ordezkaritzak.tus_visita2016

TUSen arduradunak interesatuta agertu dira autobusen eta tailerretako eta garbiketako langileen antolaketan Dbusek egiten duen giza baliabideen eta baliabide teknikoen kudeaketa eraginkorragaz, bai eta Dbuseko arlo horretan egiten diren zereginez ere. Ordezkaritzak gidarien ordutegiak antolatzeko inplementatutako planifikazio sistema adituak ere ezagutu ditu. 

Era berean, baieztatu ahal izan dute zer lan egiten duen egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoak. Ordezkaritzak ikusi ahal izan du, halaber, nola antolatzen den lana eta nola sailkatzen den ondoren dokumentazioa, zehaztasunez artxibatzeko eta edozein unetan kontsultatzeko moduan egoteko.

 Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.