Berriak

TELEDONOSTIK DONOSTIABUS saritu zuen urtezahar gauean

Premio_Teledonosti2011ko abenduaren 31ko gauean Teledonostik urte amaierako kanpaiak emateko Donostiako Amara Plaza Hotelean prestatu zuen saio berezian 2011ko unerik hoberenen sariak banatu ziren.

Tito Irazusta Teledonostiko zuzendariak aurkeztutako saioan urtean zehar Donostian jazotako gertakari esanguratsuenen irudiak aurkeztu ziren. DBUSen 125. urteurrena izan zen abenduko albisterik adierazgarriena epaimahaiaren ustez, DBUSek Donostiako hiriari 125 urte hauetan eskaini dion zerbitzuarengatik.

DBUSeko zuzendari kudeatzaile Gerardo Lertxundik jaso zuen saria, eta herritar guztien mugikortasuna hobetzeko langile guztiek egiten duten lana eta konpromisoa aitortu nahi izan zituen. Era berean, gogoratu nahi izan zuen saria egunero autobusa erabiltzen duten herritarrekin konpartitua dela, hauei esker hiri ekologikoago eta gizatiarragoa sortzen laguntzen dugulako.