Berriak

The Academy of Urbanism Hirigintzako Akademiaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

IMG_3282_web2Gaur, irailak 4, Dbusek bisitan etorri zaion The Academy of Urbanism Londresen egoitza duen Hirigintzako Akademiaren ordezkaritza bat hartu du bere instalazioetan.  2016ko Hiri Europarra sarietan finalista delako etorri dira Donostiara, eta egindako bisitan ordezkaritza ebaluatzaileak hiriaren hainbat eremu eta erakunde ezagutzeko aukera izan du, besteak beste, Dbus.  

Kotxetegiak ikusten egon direnean, ordezkaritza interesatuta agertu da Dbuseko flotaren sistema teknologikoez; izan ere, sistema horiei esker Dbuseko flota egunetik egunera aurreratuago dago eta errespetutsuagoa da ingurumenarekin, Dbusek dituen autobus hibridoek eta Irizar etxeak sortutako autobus elektrikoak erakusten duten moduan.  

Hirigintzako Akademiako kideek, besteak beste, ezagutu dituzte antibunching sistema (autobus bi ez elkartzeko sistema) eta gidatze efizienterako sistema, itsuei informazio emateko audio sistemak eta txartelak baliozkotzeko makinarik azkarrenak eta eraginkorrenak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna areagotzeko kontrol eta kudeaketa sistemak ere. Era berean, Ustiapenerako Laguntza Sistema (SAE) eta Donostiako hiri barruko BRT berritzailea egiaztatu dituzte, bai eta Dbus partaide deneko proiektu elkarteak ere.

Dbusen ustez oso garrantzitsua da garapen soziala eta ekonomikoa bultzatzeko lanean diharduten enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, horrek ahalbidetzen dielako kanpoko esperientzietatik ikastea eta etorkizuneko ikuspegi hobea izatea.