Berriak

Udan hirira sartzeko bideak eta mugikortasuna hobetzeko plana

Hirira sartzeko bideak hobetzeko, trafikoa arintzeko eta garraio publikoaren funtzionamendua eta haren erabilera errazteko, hiriko eta inguruetako aparkalekuak eguneratu eta identifikatzeko lana egin du Donostiako Udalak, aparkaleku denak plano berri batean bilduz. 

Planoak aparkaleku aukera guztiak jasotzen ditu, era ikonografiko eta xehatuan: lurpeko aparkaleku ordainduak, TAO eremuak eta disuasio aparkalekuak edo doakoak, hiriko erdialdearekin lotuta daudenak garraio publikoaren bidez. 

Informazio xehea ematen da: aparkalekuen erabilera egutegia, Dbuseko konexio lineak, ordutegiak eta maiztasunak, garraio txartelak (San Sebastian Card, BasqueCard eta Mugi anonimoa, etab.). 10.000 aleko lehen inprimaketa egingo da, uztailetik aurrera paperezko formatuan banatzeko, bai hiriko turismo bulegoetan, bai Gipuzkoa eta Iparraldeko turismo bulego eta ostatuetan.

 

Disuasio aparkalekuak 

Hiriak behin behineko doako 7 aparkaleku ditu, Dbus sarearekin konektatuta, hirira sartzeko trafiko emaria txikitzeko. Aparkaleku hauek identifikatzeko eta horietara errazago iristeko seinalizazio berria ezarriko da hiriko hainbat lekuetan.plano_parkings

Disuasio aparkalekuak/doakoak, leku kopurua eta Dbus konexioak:

 

– Miramon pasealekua, 1.372 leku. Dbus konexioa: 28 (6’) eta 17 (10’)

– Illunbe pasealekua, 340 leku. Dbus konexioa: 28 (6’) eta 17 (10’)

– Illunbe pasealekua 2 / Poliklinikako errepide zaharra, 800 leku. Lotura zerbitzuarekiko konexioa (10’); Dbus konexioa: 28 (6’) eta 17 (10’)

– Igara pasealekua, 730 leku. Dbus konexioa: 33 (20’) eta 40 (30’)

– Zuatzu pasealekua, 990 leku. Dbus konexioa: 5 (20’)

– Unibertsitateak, 800 leku (uztailaren 15etik abuztuaren 31ra). Dbus konexioa: 5 (6’), 25 (20’), 33 (20’), 40 (30’) eta 45 (30’)plano_parkings_02

– Garbera, 1.000 leku gutxi gorabehera (igandeak eta jaiegunak). Dbus konexioa: 33 (30’) 

 

Doako bus lotura zerbitzua proba modura, Poliklinikatik Illunbera. 

Era berean, uztailaren 16tik abuztuaren 21era, Dbusek doako lotura zerbitzu bat eskainiko du proba modura, garraio publikoa bultzatze aldera. Poliklinikako Errepide Zaharreko (Illunbe 2) aparkalekuari emango dio zerbitzua egunero, aparkalekuko erabiltzaileak Dbuseko autobus sarera hurbiltzeko.  Lotura zerbitzuaren ordutegia 13:20tik 21:00etara izango da, lIlunbetik abiatuta, eta 10 minutuko maiztasuna izango du. 

Horrela, Poliklinikako Errepide Zaharreko aparkalekuan ibilgailua uzten duten pertsonak joan ahal izango dira bai Poliklinikara, Dbuseko 28. eta 17. lineak hartzeko, bai Illunbera, non, metro batzuk oinez eginda, Begiristaineko geltokira iritsiko diren, hiriaren Erdialdera doazen 28. eta 17. lineak hartzeko. 

Lotura zerbitzuak geltoki hauek izango ditu:

 – Illunbetik Poliklinikara: Illunbe, G1, G2, G3, G4 eta Poliklinika.

 – Illunbetik Poliklinikara: Poliklinika, G5, G6, G7, G8 eta Illunbe.

plano_parkings_03

 

> Informazio gehiago