Berriak

Udan, zerbitzu gehiago Dbus-en

Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu uztailean eta abuztuan, eta udako ekitaldirik garrantzitsuenetan zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Udako ordutegiak uztailaren 1ean hasiko dira eta abuztuaren 31n bukatuko. 

Era  berean, Dbusek eta Donostiako Udalaren Berdintasun Departamentuak kanpaina bat abian jarriko dute gaueko garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko.

 

Gaueko autobusak erabiltzera bultzatzeko kanpaina 

DBUS BERDINTASUNA (A3)-printUdara begira eta puntu kritikoen maparen proiektuaren baitan, Dbusek eta Donostiako Udalaren Berdintasun Departamentuak garraio publikoaren erabilera sustatzeko kanpaina bat abiaraziko dute batera, etxera itzultzeko modu seguruagoa den heinean. Badira une batzuk non emakumeen aurkako erasoak areagotu egiten baitira; une horietako batzuk dira gauak, jaiak eta asteburuak. 

Dbuseko gaueko autobus zerbitzuak, Gautxori zerbitzuak izenez ezagutzen direnak, gauez dabiltza Bulebarretik eta erdialdetik Donostiako auzo guztietara joan-etorriak egiten.  Dbusek goizeko 4ak arte eskaintzen ditu Gautxori zerbitzuak, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperatan. 

Kanpaina honen bitartez, Dbusek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta indarkeria matxista errotik kentzearekin  duen konpromisoa erakutsi nahi du.  Kanpainaren irudia udan ikusiko da markesinetan eta autobusen errotulazioan, bai eta Dbusen eta Udalaren web orrietan eta sare sozialetan ere. 

 

Diseinuan ere telefono zenbaki batzuk agertuko dira, eraso sexistarik pairatuz edo ikusiz gero zenbaki horietara deitzeko. Horrelako egoera baten aurrean 112 zenbakira, Gizarte Ongizateko Sailera (943 481400) edo Emakumeen Etxera (943 483464) deitu daiteke. Denoi dagokigu eraso sexisten aurrean zerbait egitea. 

Udan, Dbuseko zerbitzu gehiago

Udan autobus zerbitzuetan egiten diren hobekuntza nagusietako bat da ordutegiak luzatzea zerbitzuen azken irteeretan eta Dbuseko gaueko lineetan. 

> Zerbitzu gehiago auzoetara (pdf)

> Gautxori gehiago ostiral, larunbat eta jai bezperatan (pdf)

> Mikrobus zerbitzua egunero Urgull mendira (pdf)

> Ekitaldietarako zerbitzu bereziak eta maiztasun hobeagoak 24, 27 eta 16 lineetan (pdf)

hogan outlet golden goose outlet nike tn pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet