Berriak

Uliako taxibus zerbitzu berria, eskaripekoa

2016ko apirilaren 18an Dbusek hobekuntza garrantzitsuak jarriko ditu abian Ulia aldean zerbitzua ematen duen TB6- Taxibus zerbitzuan. Orain arte zerbitzua Ulia 180raino heltzen zen, eta orain Uliako Aterpetxeraino luzatuko da ibilbidea, eta 60 minutuko maiztasunarekin ibiliko da, asteko egun guztietan, baita jaiegunetan ere. 

Taxibus zerbitzuak eskaintza handitzen du, eta egunean 15 zerbitzu egin ahal izango ditu, 10 ordez, eta beharrezkoa izango da erabiltzaileek aurretik erreserba egitea. Eskaripeko zerbitzua denez, erreserbak gutxienez 60 minutuko aurrerapenez egin behar dira, Dbuseko web orrian (www.dbus.eus) dagoen formularioa betez edo 943 464646 telefono zenbakira deituz.  

Erreserbak ezeztatzea 943 464646 telefono bidez baino ezin izango da egin, eta gutxienez zerbitzua baino ordu erdi lehenago.  

Zerbitzu honen erabiltzaileek, gainera, tarifa hobaridunak izan ditzakete ordainketarako, Donostiako garraio garraio publikoaren sareko beste garraioetan bezala, izan ere, ordainketa sistema Dbuseko autobusetan erabiltzen den bera izango da, bere aldagai guztietan (MUGI txartela, San Sebastian Card, Basque Card, eskudiruz, etab). 

Garraio aldaketak ere egin ahal izango dira, dohainik, Dbuseko linea guztiekin. 

Eskatutako irteeran asteko egun guztiak emango dira, eta irteerak Kolon pasealekutik 21ean izango dira orduro, 7:15etik 21:15era, bai eta Uliako goiko aldetik ere (Uliako aterpetxea), 15 minutu beranduago.

Ordutegiak, beraz, aldatu egiten dira, orain arte Taxibusak eskaintzen zituenen aldean.  Hauek dira ordutegi berriak:

Irteerak Kolon pasealekua 21etik: 

7:15 – 8:15 – 9:15 – 10:15 – 11:15 – 12:15 –  13:15 – 14:15 – 15:15 – 16:15 – 17:15 – 18:15 – 19:15 – 20:15 – 21:15

Irteerak Uliako Aterpetxetik:

7:30 – 8:30 – 9:30 – 10:30 – 11:30 – 12:30 – 13:30 – 14:30 – 15:30 – 16:30 – 17:30 – 18:30 – 19:30 – 20:30 – 21:30