Berriak

Urriaren 8tik aurrera Dbuseko zenbait txartel ezingo dira gehiago birkargatu

Urriak 8 astelehenetik aurrera, Dbusen Kutxak 2007ko urtarrila aurretik egindako txartelak eta Euskadiko Kutxako argazki gabeko txartelak ezingo dira gehiago birkargatu.

Txartel hauek abenduak 1 arte erabili ahalko dira Dbusen autobusetan. Beraz, erabiltzaileek txartelean duten saldoa erabiltzeko aukera izango dute epe horretan. Egun hortatik aurrera, Dbusen autobusen erabiltzaileek Lurraldebus txartelarekin bidaiatzen jarraitu ahalko dute.

Halaber, abenduaren 1etik aurrera, goian adierazitako txartelen saldoa amaitzerik izan ez duten erabiltzaileek, hau berreskuratzeko aukera izango dute Euskadiko Kutxako leihatilatan eta Kutxako kutxazainetan.

Datozen hilabeetan zehar, Dbusen gainontzeko txartelak ere piskanaka Lurraldebus txartelak ordezkatuko ditu. Xehetasun guztiak ezagutzeko, kontsultatu txartel bakoitzaren inguruko informazioa www.dbus.eus webgunean.