Berriak

Valentziako eta Asturiaseko ordezkaritzak Dbus-en bisitan

Aste honetan hainbat erakundetako ordezkaritzak egon dira Dbusen bisitan, Dbuseko Kotxetegiak eta funtzionamendua ezagutzeko asmoarekin. Valentziako EMTko eta Asturiaseko Garraio Partzuergoko ordezkaritzak Donostiara hurbildu dira enpresaren barruko antolaketa eta Dbusen eta bere flotan ezarritako sistema teknologikoak zehaztasunez ezagutzeko asmoarekin. 

visita_Asturias_2017_02

 Ordezkaritzak, halaber, interesatuta agertu dira Dbusek dituen autobus elektrikoez, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Kotxetegiak bisitatu dituztenean, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan, Dbusek  3 autobus %100 elektriko eta 2 autobus hibrido ditu flotan, eta ingurumenaren aldetik flotarik iraunkorrenetakoa da. Hain zuzen, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoak dira. 

Era berean, erakunde horietako ordezkariek ezagutu dituzte Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako hiriko BRT berritzailea (Bus Rapid Transit), eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h), erabiltzaileen balorazio positiboaz gain. 

visita_Valencia_2017_02Ordezkaritzek ezagutu dituzte, halaber, Dbusek garatutako komunikazio ekintzak eta erabiltzaileentzat dituen informazio sistemak, izan ere, horiei esker, erabiltzaileek autobusen iritsiera orduak kontsultatu ditzakete Dbusen web orrian, mugikorretarako app ofizialean, panel elektronikoetan eta geltokietan informazioa eskuratzeko dauden beste sistema batzuetan, hala nola QR kodeetan. Egiaztatu ahal izan dituzte, baita ere, itsuentzako audio sistemaren funtzionamendua eta txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak ere.   

Dbusen barruko antolaketari dagokionez, ordezkaritzek aukera izan dute ikusteko nola planifikatzen diren enpresako departamentu guztietako giza baliabideak eta baliabide teknikoak, zeinei esker Dbus sektoreko erreferente bihurtu baita. Teknikariek ustekabe atsegina izan dute Dbusen autobus sarearen erabileraren datuak ikusita, baita kudeaketaren sistemarekin eta gastuen optimizazio mailarekin ere. 

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.