Berriak

VIII. Gabonetako Marrazki Lehiaketa

foto cartelDbus eta San Martin Azokak 2014ko “Dbus eta Gabonak”  haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa zortzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.

Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte-hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. 

Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbus-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • Izen abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefonoa
  • E-posta
  • Eskola

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.

Bi maila egongo dira:   

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak, 2006. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2002, 2003, 2004 edo 2005. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

Marrazkiak jasotzeko data muga 2014ko azaroaren 21ean izango da.

SARIAK

Dbus-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena. 

  • Lehen saria: 2015eko 6 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
  • Bigarren saria: 2015eko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
  • Hirugarren saria: 2015eko 3 hilabeteetan zehar Dbus-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak 
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

Dbus-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbus-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Marrazki finalistak DVbus-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 13an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNAC-en aretoan. 

Kartela deskargatu