Berriak

Zerbitzu gehiago Igeldora Aste Santuan

Aste Santuko jaiegunetan, 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.

Zehazki, apirilaren 18tik 22ra arte eta apirilaren 27an eta 28an gertatuko da zerbitzuen areagotze hori, bi egun horiek ere barruan sartuta.

10:05etik 21:05era bitartean handituko da zerbitzuaren maiztasuna, eta zerbitzua 20 minutuan behin izango da. Beraz, honela geratuko da zerbitzua:

 

Irteerak Gipuzkoa plazatik: 

– Apirilaren 18an, 19a, 21ean, 22an eta 28an: 8:35etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.

– Apirilaren 20an eta 27an: 7:05etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin + 23:05ean eta 00:00etan.

 

Irteerak Kanpinetik:

– Apirilaren 18an, 19a, 21ean, 22an eta 28an: 9:00etatik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.

– Apirilaren 20an eta 27an: 7:30etik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean eta 23:30ean.