Category : Berriak home

Dbusen zenbait lineetan hobekuntzak egingo dira otsailaren 6tik aurrera

Larunbatean, 2016ko otsailaren 6an, Dbuseko autobus lineetan zenbait hobekuntza jarriko dira martxan: 

–       17-Gros-Amara-Miramon linea: ordutegiak zabalduko dira eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko da.

–       31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea: ibilbidea aldatuko da Grosetik.

–       37-Rodil-Zorroaga linea: ibilbidea aldatuko da Aldunaenetik.

–       41-Martutene-Egia-Gros linea: ibilbidea aldatuko da Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean.

–       16-Igeldo, 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga lineen irteera gehigarriak larunbat gauetan 22:00etatik 24:00etara.

–       Maiztasun handiagoa jaiegun goizetan 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo eta  29-Intxaurrondo Sur lineetan.

–       Ordutegiak zabaltzea 13-Altza-Buenavista linean. 

Martxan jarriko diren neurriekin hobetu egingo da hiriko hainbat aldetako zerbitzua eta, bereziki, auzoen arteko komunikazioa, erabiltzaileek errazago izango baitute garraio publikoa erabiltzea, bereziki Atotxako autobus geltoki berria irekitzeari esker. 

Informazio osoa ikusi (pdf)

 

Dbusen esperientzia, Mugikortasunari buruzko Hirugarren Foroan

DSC01513_webElektromugikortasuna izan da gaur Kursaalean egin den Mugikortasunari buruzko Foroaren ardatza, eta Igor Gonzalezek, Dbuseko  zuzendari gerenteak, Konpainiaren kasua aurkeztu du bertan.

Foroa, zeina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak antolatu baitu, hirugarrena izan da, eta bertan hainbat hiritan, Donostian esaterako, abian jarri den mugikortasun elektrikoa aztertu dute garraioaren sektorean eta hirigintzan aditu diren pertsona batzuek. Donostia da flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena duen hiria Euskal Herrian, eta ibilgailu elektriko eta hibrido gehien dituen hirietako bat Estatuan.

Dbusek duen flotak ingurumenaren ikuspegitik erantzukizunez jarduten du, eta 2016aren bukaerarako 3 autobus elektriko eta 20 ibilgailu hibrido edukiko ditu. Irizarren %100 elektrikoa den autobusaz gain, zeina 2014tik hiriko kaleetatik baitabil, aurten beste 2 autobus elektriko gehiago edukiko ditu flotan. Horiek elektromugikortasuna sustatzeko europar proiektu baten baitan gehituko zaizkio flotari. Eta aurten ere 10 autobus hibrido berri eskuratuko ditu Dbusek.

grafiko 1

Horrela, 2011n lehen autobus hibrido sartu zenetik, Dbusek %38 jaitsi ditu CO igorpenak (karbono monoxidoa) eta %35 NOx-ena (Nitrogeno oxidoak). 

Irakurri

Emakunderen berdintasunaren bereizgarria eskuratu du Dbus-en II. Berdintasun Planak

Dbusen II. BerLogoLankidetzaErakundeaECdintasun Planak, zeina 2014-2017 aldirako egin den, Emakunderen aitortza eskuratu du, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren alde diharduen Erakunde Laguntzaile gisa. Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 201ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua). Otsailean egingo da aitortza entregatzeko ekitaldia. 

Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du DBUSek emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde hartutako konpromisoa eta hori lortzeko erakundearen barruan egindako lana, bai eta gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko egin duena ere.  Eusko Jaurlaritzak 1994an sortu zuen saria Emakunderen ekimenez, eta harrez gero hainbat erakundek jaso dute saria, besteak beste enpresa publiko eta pribatuek, fundazioek, sindikatuek eta hirugarren sektoreko erakundeek. 

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, berdintasunaren alorrean diagnostikoak eginez eta ekintza planak  landuz, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartuz ere. Ildo horretan, eta beste alderdi batzuen artean, Dbus lanean aritu da emakumeek plantillan presentzia handiagoa eduki dezaten, erantzukidetasuna eta kontziliazioa errazteko, langileak alor honen gainean sentsibilizatu eta prestatzeko, eta berdintasuna lortzen lagunduko duen dokumentazioa zabaltzeko. 

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen egiaztagiri hau berriz eskuratzeak esan nahi du DBUSi izugarri aitortzen zaiola erantzukizun sozialaren alorrean garatzen duen politika korporatiboa, bai eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago aritzea ere.

Irakurri

Dbus autobusen erabilera handia Donostia 2016ren inaugurazioan

Larunbat honetan, hilak 23, Donostia 2016ren inaugurazioa izan dela eta, Dbusen autobusek erabilera handia erregistratu dute, 92.641 bidaia kontabilizatu baitira. Horrek esan nahi du 30.000 bidaia gehiago egin direla urtarrileko larunbat batekin alderatuta; hau da, % 32 baino gehiago. 

Kopuru hauek azken urteotan Aste Nagusiko larunbatetan erregistratutako datuak  gainditzen dituzte. Beraz, Dbusen azken urteotan bidaia gehien izan duen hirugarren larunbata izan da, 2013ko Santo Tomas egunaren (104.604 bidaia) eta Aste Nagusiko larunbat baten (97.776 bidaia) ondoren. 

Hauek izan dira gehien erabili diren lineak: 

–          28-AMARA-OSPITALEAK:   14.708 bidaia

–          13-ALTZA:  13.198 bidaia

–          5-BENTA BERRI:   11.198  bidaia

–          26-AMARA-MARTUTENE:   6.056 bidaia

–          25-BENTA BERRI-AÑORGA:   5.278 bidaia 

 

Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen, eta, gainera, Illunbe-Antso Jakituna lotzeko zerbitzu doako bat eskaini zuen, aldirietako aparkaleku honen erabiltzaileei garraioa errazteko.  

Irakurri

Informazio panel elektroniko gehiago instalatu ditu Dbus-ek

IMG_5533_2Azken asteetan Dbusek autobusen iritsiera orduak adierazten dituzten panel elektroniko gehiago instalatu ditu autobus geltokietan eta jada ari dira informazioa ematen. Hauek dira zerbitzu hori eskaintzen duten geltoki berriak:

– Zubieta 14 (Erdialdean, 16-18 lineen berri emateko):

– Frantziskotarrak (Egian, 9-41 lineen berri emateko).

– Tabakalera (Egian, 9-42 lineen berri emateko).

– Madril 28 (Amaran, 17-24 lineen berri emateko).

Panel horiek jarrita, beraz, 16-Igeldo lineak eta 18-Apaizgaitegia lineak informazio sistema hori izango dute lehenengo aldiz beraien Erdialdeko geltokietako batean. Era berean, Egian instalatutako panelekin informazio sistema hobetuko da Atotxako autobus geltoki berriaren eta Norteko geltokiaren inguruan.

Horrez gain, Madril hiribideko 8an jarriko den panelari esker 26-Amara-Martutene linea erabiltzen dutenek autobusen iritsiera orduak kontsultatzen jarraitu ahal izango dute panel batean, hemendik aste batzuetara, 17-Gros-Amara linearen ibilbidea Miramoneraino luzatu ondoren Anoetan geratu beharrean Madril 28an geratzen denean, 26-Amara-Martutene lineak ordura arte egiten zuen geldialdia eginez, une horretatik aurrera 26 lineak Madril 28an geratuko baita. Horrela, 17-Gros-Amara-Miramon linea Anoetan egingo du geldialdia eta 26-Amara-Martutene linea, berriz, Madril 28an, justu orain egiten dutenaren kontra. Geltoki bietan egongo da panel elektronikoa.

Gainera, datozen egunetan hiru panel berri hauek hasiko dira funtzionatzen:

– Iparragirre (Grosen, 8-17-40-41 lineen berri emateko).
– Artzain Ona (Erdialdean, 5-16-18-25-40 lineen berri emateko):
– Maria Kristina zubia (Erdialdean, 17-27 lineen berri emateko).

7 panel berri hauekin, Dbusek jada 100 panel elektriko ditu hiriko auzoetako autobus geltokietan, 2005eko urtarrilean lehenengoak jarri zirenez geroztik. Panel hauek Dbusen geltokien %20ari zerbitzua ematen diete. Era berean, Dbusek unitate gehiago instalatzea espero du, erabiltzaileentzako informazio zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Panel elektronikorik ez duten gainerako geltokietarako, autobusen iritsiera orduak geltokian dagoen QR kodearen bitartez kontsultatu daitezke, Bluetooth bidez SMS bat bidaliz geltokiaren kodearekin.

Gainera, Dbusek mugikorretarako doako aplikazio bat dauka iOSerako eta Androiderako, iritsiera orduak azkar eta erraz kontsultatu ahal izateko, edozein lekutatik eta edozein unetan. Web orrian ere kontsultatu daitezke iritsiera orduak.

Dbus autobusen erabilera masiboa San sebastian egunean

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna izan dela eta, Dbusen autobusak masiboki erabiliak izan dira. Guztira, urtarrilaren 19tik, asteartea, 20ra, asteazkena, 172.826 bidaia erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 158.389 bidaiarekin alderatuta ia-ia %10eko igoera gertatu dela. 

Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen auzo guztietarako lineetan 19ko arratsaldetik, bandera igoeraren aurretik, eta gau guztian zehar 20ko zerbitzuak hasi arte. Zerbitzuak ere indartu egin ziren 20eko goizean Haur Danborradagatik eta 20ko arratsalde-gauean, goizaldeko 2:00ak arte, bandera jaitsieraren ondoren. 

Igoera hiriko linea guztietan eman da, eta hauek izan dira gehien erabili direnak:

 

–          28-AMARA-OSPITALEAK:   25.345 bidaia

–          5-BENTA BERRI:   18.932 bidaia

–          13-ALTZA:   23.695 bidaia

–          26-AMARA-MARTUTENE:   9.494 bidaia

–          14-BIDEBIETA:   7.896 bidaia

Irakurri

Bidaia kopuru gehiago Dbusen 2015.urtean

2015. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.233.941 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 28.077.725 bidaiarekin alderatuta %0,55eko igoera gertatu dela, eta 155.765 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla. 

Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak batez beste urtero 153 bidaia egiten ditu. 

Linearik erabiliena 2015. urtean 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.712.521  bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.628.337 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 2.994.206 bidaiarekin. 

Uztaila izan da autobusa gehien erabili den hila, 2.528.205 bidaiarekin, eta horren atzetik abuztua 2.462.698 bidaiarekin, iraila 2.446.257 bidaiarekin, urria 2.430.742 bidaiarekin eta azaroa 2.372.023 bidaiarekin. 

Urte osoan, bai neguko hiletan bai udakoetan, autobusa oro har gehiago erabili izan da eta, zalantzarik gabe, eman den zerbitzu onak eduki du eragina horretan, nagusiki puntualtasunaren aldetik izandako indize altuengatik eta zerbitzuaren abiadura komertzial handiarengatik; izan ere, horregatik da garraio publikoa hiritik mugitzeko modurik eraginkorrena donostiarrentzat. 

Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a 115.532 bidaiarekin, abuztuaren 10a 106.858 bidaiarekin, abuztuaren 14a (Ama Birjinaren egunaren bezpera) 106.823 bidaiarekin, abuztuaren 12a 104.493 bidaiarekin eta urtarrilaren 19a 104.349 bidaiarekin. 

Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan (eguneko 89.311  bidaia, pasa den urtean eguneko 88.552 bidaia izan zirelarik). Larunbatetan eta jaiegunetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 65.000 bidaiarekin eta eguneko 41.500 bidaiarekin hurrenez hurren. 

2016an donostiarrek Dbusen duten konfiantza hobetzeko lan eginez jarraituko dugu. Herritarrek garraio publikoaren alde egiten duten apustuak eta langileek urtez urte zerbitzuak hobetzearen alde egiten duten lanak munduan erreferentzia bihurtzen gaituzte.

Irakurri

“Dbus eta Gabonak”, 9º haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

Sari banaketa 2015Bederatzigarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 2.451 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira. 

Aurten ere lehiaketak partehartze berezia izan du, Atzegiko marrazki taldeko 21 ikaslerena hain zuzen ere. Iaz bezala, elkarbanatu dituzte gure lehiaketan euren marrazkiak. 

Gaur, 2015eko abenduaren 19an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da. 

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira: 

  • 1.go Saria: Nora del Campo Blanco, 7 urtekoa, Summa Aldapeta. Dbus-eko autobusak 2016an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA. (marrazkia ikusi)
  • 2. Saria: Amaia Elorza Zengotitabengoa, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Dbus-eko autobusak 2016an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA. (marrazkia ikusi)
  • 3. Saria: María Eduarda Araujo Benarque, 5 urtekoa, Presentación de María  Ikastetxea. Dbus-eko autobusak 2016an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta. (marrazkia ikusi

 

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira: 

  • 1º Saria: Idoia Loyola Arrieta, 12 urtekoa, San Ignacio Ikastetxea. Dbus-eko autobusak 2016an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA. (marrazkia ikusi)
  • 2. Saria: Alison Vargas Fernández, 11 urtekoa, San Ignacio Ikastetxea. Dbus-eko autobusak 2016an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA. (marrazkia ikusi)
  • 3º Saria: Sabina Martínez Castiella, 11 urtekoa, Manuel de Larramendi Ikastetxea. Dbus-eko autobusak 2016an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta. (marrazkia ikusi

9. Marrazki Lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte-hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira: 

–          A Maila:

–          B Maila:

  • Paula Beorlegui Osés, 12 urte, San Ignacio Ikastetxea. (marrazkia ikusi)
  • Amaia Bardají Valencia, 11 urte, Manuel de Larramendi Ikastetxea. (marrazkia ikusi)
  •  Valentina Almonte Revuelta, 11 urte, The English School. (marrazkia ikusi)
  •  Maddi Barona Aiala, 9 urte, Lanzaduri Ikastetxea. (marrazkia ikusi)
  •  Carlota Aramburu Gurruchaga, 9 urte. (marrazkia ikusi)
  •  Eder Zabalza Quiles, 11 urte, Manuel de Larramendi Ikastetxea. (marrazkia ikusi)
  •  Naiara Golzarri Reguera, 12 urte, Colegio San Ignacio Ikastetxea. (marrazkia ikusi

 

Parte hartu duten Atzegiko ikasleak ondorengoak dira: 

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira eta aldi berean DBUS eta San Martin Merkatuko web orrian argitaratuko dira. 

Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen partehartzea ere. Atzegiko marrazki taldeko 21 ikasleen eta irakasleen parte-hartzea ere eskertu nahi dugu. Iaz bezala, elkarbanatu dituzte gure lehiaketan euren marrazkiak.

 

MARRAZKIEN ERAKUSKETA

 

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 23tik urtarrilaren 15era arte, Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta pasealekua, 7).

 

 
 

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

 

LEKUA: ERNEST LLUCH KULTUR ETXEA

DATAK: Abenduaren 23tik urtarrilaren 15era arte

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:30era
Larunbata: 17:00etatik 21:00etara

Igandea: itxita

(Itxita: abenduak 24, 25 eta 31; urtarrilak 1 eta 5)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irakurri