Category : Berriak

Marka guztiak hautsi ditu donostian burutu den mugikortasun iraunkorrari buruzko kongresuak

congreso_eccom15 kontinentetako 30 herrialdetatik etorritako 434 delegatuk mugikortasunari buruzko 120 lan zientifiko baino gehiago aurkeztu dituzte.

Parte-hartze eta asistentzia marka guztiak gainditu ditu Donostiako Kurtsalean, udaleko mugikortasun zuzendaritza eta Donostiabusek elkarlanean antolatu duten European Conference on Mobility Management ECOMM 2009 kongresuak, maiatzaren 13 eta 15 artean. Bere historia luzeko ediziorik hoberena bezala kontsideratu dute bertaratuek.

Hamairugarren edizioa izan da orotara, Espainian burutu den lehenengoa. ECOMM 2009k 434 delegaturen partehartzea izan du, Europako gainerako hiriburuetan ospatu diren edizioetan baino gehiago. 30 herrialdetatik etorriak, 5 kontinentetatik. Delegazio jendetsuenak, Espainiakoaz gain, Holanda, Erresuma Batua, Finlandia, Suezia, Austria, Alemania, Belgika, Frantzia, Estatu Batuak eta Japoniakoak izan dira.

Hiru lan jardunaldietan zehar 120 txosten baino gehiago aurkeztu dira. Bertan gai oso garrantzitsuenen inguruan eztabaidatu ahal izan da: mugikortasun planak; bizikleten berpizkundea hirietan; ibiltari eta txirrindularien arteko bizikidetza; bidaia planak; mugikortasunaren garrantzia hiri planifikazio eta hirigintzan; peatonalizazio politikak eta auto konpartituaren sustapena; bai eta hiri garraioaren finantziazioa. Azken gai honi osoko bilkura bat eskaini zitzaion.

Gonbidatutako hizlari eta adituen artean, adierazitako herrialde guztietako teknikari eta politikari ordezkaritza zabala zegoen; mugikortasun adituak, Eurocities, ATUC eta IDEA bezalako erakundeetako arduradunak; eta garraio enpresetako buruak. Era berean, Donostia Europear Parlamentuko hainbat kideren topagunea izan da egunotan. Aipagarriena, Gilles Savary, erakunde honetako Garraio, Turismo eta Eskualde-Politika Batzordeko presidentea.

Kongresuak iraun duen egunetan zehar hainbat bisita tekniko antolatu dira hirian zehar. Honela, Donostiako Udaletik mugikortasun arloan bultzatzen ari diren proiektu garrantzitsuenak ezagutu ahal izan dira oinez, bizikletaz zein autobusez. Dbuseko kudeaketa sistema ezagutu ahal izan da ere.

Itxiera ekitaldian, Donostiaren garrantzia erreferentzia gisa azpimarratu da aho batez Europa mailako mugikortasun iraunkor arloan. Peatonalizazioan, bizikletaren sustapenean eta garraio publikoaren erabilera eta kalitatean batez ere.

Hitzaldiaren amaieran Donostiak ECOMM 2010eko edizioa antolatzeko arduraduna den Austriako Graz hiriari eman zion lekukoa. Hau jasotzerakoan, Lisa Rücker alkateordeak “donostiako hiriak lortutako maila altua gainditzeak dakarren erronka” aipatu zuen.

Irakurri

DBUSen bidaiari kopuruaren hazkundea 2009ko lehenengo hiruhilekoan

grafico_viajeros_trimestre2009ko lehenengo hiruhilekoan Donostiabusen zerbitzuek izan dituzten bidaiari kopurua 6.898.071 izan da. Kopuru horrek esan nahi du soilik urteko lehenengo hiruhilekoan autobus erabiltzaileen koprua 319.044 bidaiaritan hazi dela.

Aurtengoarekin lehenengo hiruhilean bidaiari kopurua guztira bost urtetan jarraian hazi da. Azkeneko bost urteetan lehenengo hiruhileko autobus erabiltzaile kopuru osoa 765.785 bidaiaritan hazi da, horrek %12.5 gehiago esan nahi du.

Azkeneko hamabi hilabeteetan, 2008ko apririlaren 1etik 2009ko martxoaren 31ra bidaiari kopuru osoa 28.321.829 izan da, horrek igoera nabarmena suposatzen du eta DBUSen errekorra da, urteko 28 milioi bidiari baino gehiago izatea, alegia.

Lehenengo hiruhilekoan autobusen okupazioa batezbeste %37,21 izatera iritsi da, beste garraio publiko eta beste hirietako zifrak baino askoz altuagoa, %20-25. Hiriko linea guztiek %20ko okupazio maila gainditu dute.

Lineaka, erabiliena 28. linea izan da AMARA-OSPITALAK, 1.175.224 bidaiarirekin, jarrian 13. linea ALTZA 921.664 bidaiarirekin eta 5. linea BENTA BERRI 588.126 bidaiarirekin.

Autobusen erabileraren batazbestekoa hazi egin da bai astegunetan, baita jaiegunetan ere, eta larunbatetako maila mantendu egin da. Autobusa gehien erabiltzen den astegunetan 2008ko lehenengo hiruhilekoan erabilera batezbeste 85.932 bidaiari/eguneko izatetik, 2009ko lehenengo hiruhilekoan batezbeste 90.541 bidaiari/eguneko izatera iritsi da.
Garrantzitsua da gaueko zerbitzuek izan duten hazkunde indartsua auzo bakoitzean. Lehenengo hiruhilekoan, gaueko bidaiari kopurua 53.789 izan da, horrek iazkoarekin konparatuta %29,2ko hazkundea eta 2006arekin konparatuta %52,76koa suposatzen du. Hori 2008ko ekainean hiriko auzo garrantzitsuenei zerbitzu bikoitza emateko eta zerbitzu hori ez zuten guneei (Berio, Puio, Zubiaurre, Bidebieta, La Cumbre, Avanco, Heriz pasealekua eta Herrera pasealekua) zerbitzua emateko egin zen gaueko zerbitzuaren zabaltze eta berrantolaketaren ondorio ona da.

Lehenengo hiruhileko erabiltzaileen %83,1ek garraio bonoak erabili dituzte. Horrek esan nahi du lehenengo hiruhilekoan bonoekin 5.750.141 bidaia egin direla eta ohiko txartelarekin 1.148.185

Nabarmentzekoa da baita ere, 591.907 bidaiarik hileko bonoak erabili dituztea, horrek ordainketa era honetan %55eko igoera suposatzen du iazko emaitzekin konparatuta.

Irakurri

DBUSek DBUS BERRI aldizkari berria kaleratu du

Portada_Revista-webDBUSek DBUS BERRI aldizkariaren lehenengo alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.

5.000 aletako tirada izango duen aldizkaria, hiru hilero argitaratuko da eta doakoa izango da, eta Donostiako autobus erabiltzaileak hiriko garraio publikoaren inguruan informazio hobea izateko balioko du.

DBUSek egin dezakeen aldizkaria da, CTSSrentzat inolako kosturik gabe, bere iragarkigile eta PROMEDIOS enpresari esker, hau da, aldizkaria kudeatzen duen enpresa eta autobusetako kanpoko publizitatea kudeatzen duena.

Lehenengo alean aldizkariak 20 orri izango ditu, horietan elkarrizketa interesgarriak, aldizkari eta foro espezializatuetatik ekarritako iritzi artikuluak, DBUSen funtzionamenduari buruzko erreportajeak egongo dira eta atal batean jakin minez begiratuko zaio Konpainiaren 122 urtetako historiari, eta horrenbestez, Donostiako historiari.

Aldizkaria zuzenean autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Eta era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, Donostiako Turismo Bulegoan eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta www.dbus.es webgunean formatu elektronikoan.

Aldizkaria pdf formatean

Irakurri

2009 osasuna, kirola eta enpresa lasterketa

Donostian ospatutako “II Kirola eta osasun Azoka”ren ekintza desberdinen artean, aurreko igandean apirilak 26, 2º Enpresen Lasterketa ospatu zen.

Gipuzkoako enpresa desberdinen partaidetza izan zuen 7km-tako lasterketak, hiriko ka-leetan zehar ospatu zen.

Partu hartutako taldeak, 4 langilez osatuta egon behar ziren. DTK, 2 taldeetan banatuta zeuden 12 korrikalariz ordezkaturik egon zen.

DTK-ren aldetik sailkatutako lehen taldea 18.a izan zen, 28’48’’ 50 denborarekin.

Argazkiak

Irakurri

Bidaiarien marka historikoa 2008an

28.002.785 izan dira 2008an zehar DBUSeko zerbitzua erabili duten bidaiariak. Aurreikuspen guztiak eta 28 milioi bidaiarien zenbatekoa gainditu egin dira.

Zifra hau marka historikoa da, Donostiako Tranbia Konpainiak beste udalerriei zerbitzuak emateari utzi zionetik eta zerbitzua udalekotu zenetik DTK-k izan duen bidaiari kopuru altuena baita.

Laugarren urtez jarraian, urteko bidaiari kopurua hazi egin da. Azken lau urte hauetan autobus bidaiarien zenbatekoa 2 milioitan handitu egin da.

Datu hauek, beste hiriekin alderatuz, Donostia autobusaren erabileran lidergoa mantentzen duela baieztatzen dute. Batez bestekoz, Donostiar bakoitzak 152,9 bidai egiten ditu urtean zehar autobusez.

2008an zehar gehien erabili den linea 28–AMARA–OSPITALEAK izan da 4.780.905 bidaiarirekin, hurrengoa 13-ALTZA izan da 3.709.358-rekin eta hirugarrena 5-BENTABERRI 2.405.968 bidaiarirekin.

Autobusa gehien erabili den hilabetea urria izan da. 2.511.301 bidaiarirekin Hurrengoak uztaila 2.478.559-rekin, abuztua 2.400.270 bidaiarirekin, abendua 2.393.908-rekin eta iraila 2.381.674 bidaiarirekin izan dira.

Udaran eta urtearen bigarren zatian gehiago erabili da autobusa. Maiatzetik aurrera lineatan egindako hobekuntzek eragina izan dute honetan, zalantzarik gabe.

Autobusa gehien erabili den eguna uztailaren 15a izan da, 112.019 bidaiarirekin (Bruce Springsteen-en kontzertua). Hurrengoak Aste Nagusiko zenbait egun izan dira; abuztuaren 13a 104.950 bidaiarirekin, abuztuaren 14a 104.660 bidaiarirekin, eta abuztuaren 11 100.799-rekin.

Autobusaren erabileraren batez bestekoa modu nabarian hazi da, bai lanegunetan (88.488 bidaiari/eguneko, aurreko urteako 86.865 bidaiari/egunekoekin alderatuta), zein larunbat (64.958 bidaiari eguneko, eta aurreko urtean 62.811 bidaiari /eguneko) eta jaiegunetan (39.894 bidaiari/eguneko aurreko urteko 38.910 bidaiari/egunekoekin alderatuta).

Gaueko zerbitzuetan ere marka berria ezarri da 202.299 bidaiarirekin. Hazkunde honek auzoetako zerbitzuaren erabilerak ezagutu duen %17ko hazkundearekin zerikusi zuzena dauka.

Hala nola, garrantzitsua da hilabeteko txartelen ezarpenaren arrakasta aipatzea, 1.821.206 bidai izan baitira aurten, aurreko urtekoak bikoiztuz.

Irakurri

Donostiako festan, DBUS-en autobusen erabilpen haundia

Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 150.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS-eko autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko 6% handitzea suposatzen du, nahiz eta lehengo urtean jai eguna asteburuan izan.

DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego zerbitzuak arte, bai 20eko Haur Danborradarako, eta baita ere 20eko atsalde gau partean 1:00ak arte, Bandera Igoera eta gero egon ziren azken zerbitzuak alegia.

Hiriko garraio publikoaren erabilpena Donostiako jaiegun honetan zahar oso arrakastatsua izan da, 150.936 bidaiari zenbatuz. Datu horren adierazgarri da, konpainiaren historia guztian gaueko zerbitzuetan zenbatutako bidaiaririk gehienak izan direla..

Egun hauetan gehien erabili diren lineak ondorengoak izan dira:
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 24.570 bidaiari
– 13-ALTZA: 19.766 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 13.920 bidaiari
– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 7.866 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 7.249 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 7.047 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 6.475 bidaiari

Irakurri

DBUS zerbitzuak oso balorazio altua jaso du erabiltzaileen eskutik

Kalitate planaren barruan, DBUSek inkesta berri bat egin du bere erabiltzaileen artean 2008ko irail, urri eta azaroan.
1.270 inkesta egin dira Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen dituen hiri autobusen 26 lineetan, hainbat ordutegitan eta, bai adinari bai erabilera maiztasunari bai bizitokiari dagokienez, oso ezaugarri desberdinak dituzten erabiltzaileak kontuan hartuta.

Inkestatik ateratako emaitzen artean, hona hemen nabarmentzeko moduko aspektu batzuk:

Batez besteko nota 7,30ekoa izan da , hau da, hobekuntza izan da aurreko urteetan egindako inkestekiko, izan ere, 2005eko nota 7,09koa izan zen; 2003koa 6,35ekoa; eta 2002koa, berriz, 6,08koa.

informazio osoa hurrengo pdf-an

Irakurri

Santo Tomás egunean autobusen erabilera haundia

Abenduaren 21ean ospaturiko SAN TOMAS egunean, DBUSeko hiri-autobusetan 83.346 erabiltzaile izan genituen.

Autobusaren erabilera izugarri honek, egindako aurreikuspen guztiak eta orain arteko erabilpen kopuruak autsi zituen. Erabiltzaile-kopuru hau Konpainiak jai-egun batean inoiz izan duen handiena da, jai-egun batean izandako kopururik handienaren bikoitza baino gehiago izanda. 2003ko abenduaren 21-arekin alderatuz, Santo Tomas eguna jai izan zen azkeneko data, bidaiari kopurua %30-an handitu da. Gehien erabili diren autobus-lineak honakoak dira:

– 28-AMARA-OSPITALEAK: 14.322 bidaiari
– 13-ALTZA: 13.828 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 9.867 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 5.227 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 4.885 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 4.312 bidaiari

– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 4.009 bidaiari

Egun guztian zehar, DBUS-ek errefortsu dispositibo berezi bat ipini zuen, 38 gidari eta autobus gehigarriak erabiliz. Guztira egun guztian zehar, 150 gidarik baino gehiagok egin zuten lan Donostiako autobusetan.

Irakurri

DBUSek merkatuko autobus ekologikoenak sartu ditu bere flotan

bus_ecologico_webGaur, 2008ko abenduak 19, hasiko dira Donostiako kaleetan zehar ibiltzen MAN etxeko 3 autobus ekologiko berriak, EEV teknologiarekin
Hurrengo hilabeteetan autobus hauetako hogei gehiago sartuko dira, EURO 1 modelo zahar eta kutsatzaileagoak ordezkatzeko.

Europar Batasunak 4,600.000¤-ko inbertsio hau diruz laguntzen du parte batetan. Erosketa hauek Europako CIVITAS Archimedes proiektuaren baitan sartzen dira. Donostiak proiektu honetan Europako beste bost hirirekin batera hartzen du parte, datozen lau urteetan zehar mugikortasun jasangarriaren inguruko neurriak garatu ahal izateko.
informazio gehiago hurrengo pdf-an

Irakurri