Category : Berriak

DBUS-ek bere autobus ontzidia berritzen du

Bere autobus ontzidia berritzeko lanean, DBUS-ek 12 autobus berri dauzka 2008ko urtarriletik hona. Horietatik hamaika, hamabi metroko autobusak dira eta bat, mikrobusa.

Hamabi metroko autobusak MAN Lion’s City A21 dira, eta mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter WDB 906.

Autobus berri hauekin Konpainiak irudi eta erosotasunean aurrerapausoak eman nahi ditu, ibilgailu horiek diseinu eta ikusmolde aldetik modernoak baitira. Autobusak, zeinak erosoak eta ziurrak diren, diseinatuta daude material eta kolore erakargarriz, barrualde argi eta zabalak dauzkate, eserlekuak dira eroso eta anatomikoak, binilo-apar materialez eginak eta poliester-ehun euskarridunak.

Autobus guztiak irisgarriak dira eta ezaugarri hauek dauzkate: behe-zoru integrala, arrapala automatikoa, eskalerik gabeko sarrera, mugikortasun txikia dutenentzako erreserbatutako aulkiak, ume-kotxe eta elbarrien kotxeentzako leku zabalagoa. Era berean, gidatzeko hobeak dira gidarientzako aulki ergonomikoa baitaukate.

Autobusen karrozeria Carrocerías Burrillon-en egiten da eta honek ibilgailuak Donostiako behar berezietarako pertsonalizatzen ditu.

Modelo berrien ezaugarri tekniko aipagarrienak dira:

– Turbokonpresoredun diesel motorra, MAN D20LUH11 EEV, 270 ZP potentzia eta 10.518 zk zilindraia, common rail injekzio-sistemaduna.
– Martxa-kutxa automatikoa, ralentitzailea barne modelo ECOMAT 4 6HP554, aurreko 6 martxa eta atzeko martxa 1 dituena.
– Erdiko eta atzeko Ventura ate bikoitzak, kanpo aldera ate lerragarriak eta itxiera automatikoa 3 km/o abiadura gainditzean.
– Massats SAM1001 arrapala automatikoa, martxa eta ate-blokeoa du arrapala jaitsita dagoenean.
– Kneeling belaunka eskuin aldean ateak itxita daudenean eta ertzaren jaitsiera gutxi gorabehera 80 mm-koa.
– Balazta sistema EBS erregulazio automatikoduna, ABS blokeoren kontrako sistema eta ASR trakzio kontrola (etengailu bidez itzaltzen da).
– Thermoking Athenia aire egokitutako ekipoa eta klimatizazioa gidariaren lekuan.
– Aesys markako kanpoko linea adierazleak LED teknologia ultra-argia eta horizontalean ikusteko angelua (120º).
– Ukipenik gabeko ezeztatze ekipoak eta SAE sistema integratutako txartel sistema, informatzeko eta komunikatzeko.
– Erabiltzaileak informatzeko DVBUS berri kanala emititzen duten bi monitore.

Lion’s City-en motorrak modernoagoak eta efizienteagoak dira. Europako indarreko ingurumen araudiak betetzear gutxiago kutsatzen dute bai gasa botatzean eta baita zarata egitean. Azpimarragarria da autobus berriek apenas egiten dutela zarata.

Hurrengo 12 hilabetetan zehar autobus honen 20 unitate berri erosiko dira. Honetaz gain, 18 metroko bi autobus artikulatu berri ere, MAN NG313F bastidore dutenak eta Burillon-en egindako karrozeria izango dute. Autobus hauen erosketa izango da Konpainiak bere historian zehar egindako handiena.

2008an, lehen unitateetan MAN D2066 LUH21 bastidore motorrak muntatuko dira eta honek ahalbidetuko du autobus berriek EEV (Enhanced Environmentally-Friendly Vehicle: ibilgailu ekologiko egokitua) araudia betetzea, datorren Euro 5 araudia baino askoz ere gogorragoa dena.

DBUS-ek biodiesela bere ontzidian ezartzeko egitasmoarekin batera, autobus berri hauekin CO-a % 66,6, HC %77,2, NO %75 eta PM% 94,4 gutxitzen da eta gainera atmosferan kutsagarrien botatze maila gutxitzen da CO2 1.000 kg urtean ibilgailu bakoitzeko.

Autobus berriak martxan jartzen direnenean zaharrak baztertuko dira eta era berean, hurrengo hilabetetan linea berriek dakartzaten beharrei erantzun ahal izango zaie. DBUSen autobusen bataz besteko antzinatasuna gaur egungo 6,2 urtetik 4,5 urtera gutxituko da.

Era berean, ontzidi guztiek beteko dute %100ean irisgarritasun neurriak.

Mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter City 65 WDB 906 modeloa da, eta ondorengo ezaugarri hauek ditu:
– Mercedes Benz 646.986 potentziadun diesel motorra 150 ZP pontentzia eta 2.148 zk zilindraia.
– Martxa-kutxa automatikoa, ralentitzailea eta atzeko trakzioa integratuta.
– Gurpil-aulkiak igotzeko arrapala automatikoa, martxa eta ate-blokeoa du arrapala jaitsita dagoenean.
– Kneeling belaunka eskuin aldean ateak itxita daudenean.
– Balazta sistema automatikoa EBS erregulazio automatikoduna, ABS blokeoren kontrako sistema, BAS larrialdi kontrola, eta ASR trakzio kontrola (etengailu bidez itzali) eta egonkortasun sistema ESP elektronikoa.
– Carrier aire egokitutako ekipoa eta klimatizazioa gidariaren lekuan.
– Aesys markako kanpoko linea adierazleak LED teknologia ultra-argia eta horizontalean ikusteko angelua (120º).
– Ukipenik gabeko ezeztatze ekipoak eta SAE sistema integratutako txartel sistema informatzeko eta komunikatzeko.

Microbus berri honekin guztira 9 dira DBUSek azken hiru urtetan erositako mikrobusak, eta hauekin hain arrakastatsuak izaten ari diren linea berriei erantzun ahal izango da.

Irakurri

DBUS-i saria garraio publikoaren bultzadarengatik

Vallinaren 10. urteurrenarengatik ospatutako ekiltadian, Donostiabusek, egun hontarako sortutako saria jaso du. Sari hau, Donostiabus-ek Donostiako garraio kolektiboari emandako bultzadarengatik eskeini da.
Apirilak 3ean Donostian ospatutako ekitaldian, hainbat agintari eta sektoreko hainbat pertsona bildu ziren. Eta Donostiabusek, beste perstona fisiko eta elkarte batzuekin batera, Vallinaren zuzendarien eskutik saria jaso zuen.

Donostiabus harro sentitzen da jasotako sariarengatik. Vallina, garraio publikoaren sektorean eta batipat, Donostiako taxietan prestigio handia duen enpresa bait da.

Irakurri

Klima aldaketaren kontrako telebistaren kanpainia internazionala

DONOSTIABUS, UNEP (United Nations Environment Programme) eta UITP (International Association of Public Transport)-rekin batera, garraio publikoa sustatzen duen klima aldaketaren kontrako Telebisten Nazioarteko Kanpainara batzen da. 
Horetarako, hurrengo hilabetetan zehar, autobusetako telebistetan kanpainaren “spot”-a igorriko da. Halaber, www.dbus.es web orrian bideoa ikus daiteke.

Kanpainia honen bitartez, hiritarrak kontzientziatu nahi dira garraio publikoa erabiliz, klima aldaketa laguntzen duten karbono igortzeak gutxitzen direla.

Irakurri

Internet bidezko bonobus txartelen birkarga

Duela egun batzuk aurrerapen teknologiko berria, internet bidezko birkarga, erabiltzen ari da Donostiabus konpainiak bere bonobus txartelak kargatzeko.

KUTXAK garatu duen sistema honen bidez, kutxanet-eko txartel atalean, donostiabuseko bonobus txartelak aurrez kargatu ahal dira.

Ekintza honekin erraz erantzun nahi izan zaie beste erabiltzaileen txartel ordainketa egiten duten kasuei adibidez, gurasoek seme-alaben edo enplegatzaileek langileen ordainketak egiten duten kasuei.

Funtzionamendua honako hau da:
1) Kutxaneteko txartel ataletik eta zordunketa atala aukeratuta, onuradun txanpon-txartelaren zenbakia eta birkargatu nahi den kopurua markatu behar da. Erabilera hau KUTXAK banatutako garraio txartelentzako bakarrik da baliogarria, guztira 200.000 inguru momentu honetan.

2) Aurrekarga egin ondoren titularrak kargatzeko eragiketa bukatu beharko du txartela Kutxako kutxazain batean sartuz. Kutxazainean “kargatzeko aginduen eguneraketa” aukeratu beharko du. Erabiltzen duen txanpon-txartelaren arabera, birkargatzeko aukera hauek bakarrik azalduko zaizkio, bonobus arrunta edo/eta hileko bonobusa. Momentu honetan, erabiltzaileak aurrekargaren kopuruaren arabera aukeratu ahal izango du bietatik, bonobus arrunta edo hileko bonobusa, zein kargatu. Eragiketa honetan kutxazainak ez du PIN-arik eskatzen.

Bigarren urratsa ez bada bete, aurrekarga ezeztatu ahal da kutxanetetik, baita txartelen bonobus ataletik ere, horretarako aurrekarga egindako kontua aukeratuz.

Ekintza berri honekin erabiltzaileei zerbitzu gehiago ematen diegu. Dagoeneko 7.000 erabiltzaile baino gehiagok eskuratu du duela hilabete batzuk Donostiabuseko autobusetan erabiltzen ari den kontakturik gabeko txartelak.

Egokia da gogoraraztea kontakturik gabeko txartel hauek eskuratzeko ez dela KUTXAKO bezero izan behar, nahiz eta KUTXAK banatu. Berez, momentu honetan txartelen %20ren jabeak ez dira entitate honen bezero baino txartelak birkargatu ditzakete KUTXAKO kutxazainetan beste entitateko zordunketa edo kreditu txartelen bidez.

Irakurri

DVBUS, Donostiako autobusetan komunikazio zerbitzu berria

Donostiako Tranbia Konpainiak, DTK, bere autobus guztietan DV-Bus informazio eta denbora-pasa kanala jarri du.
Kanal berri hau, bertako albisteak, nazionalak eta internazionalak dituen ataletan zatitua dago. Halaber, erabiltzaileak lehiaketetan parte hartu dezakete; osasun, elikadura, sukalde eta etxeko aholkuak jaso ditzakete; dauden aisia eskaintzak ezagutu edo meteorologia aurreikuspenak jaso ditzakete.

Autobus erabiltzaileak baita ere, garraio publikoaren eta trafikoaren azkeneko aldaketen berri jakingo dute.

Zerbitzu hau, Diariovasco.com-en argitaletxe elkartea eta El Diario Vasco egunkariaren multimedia berriemaile berria den Digital Vaskak kudeatzen du.

Irakurri

Dtk hiri- garraio enpresarik onena

Autobusak eta autokarrak aldizkariak BIDAIARIEN HIRI-GARRAIO ENPRESARIK ONENA DKT enpresa aukeratu du. Sari hau alor honetan eta administrazioan entzutetsuak diren hainbat adituz osatutako epaimahaiak eman du.
Sari-emate hau parte hartzen duten enpresa bakoitzaren kudeaketa-datuak zehatz-mehatz aztertu ondoren eman da ( linea-sarea, azken erosketak, ibilitako km-ak, bidaiari-kopurua, tarifak, autobusen okupazio-maila edo langile-kopurua, eta beste hainbat.. ) eta bereziki honakoak aztertu dira:

-Eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea.
– Teknologia-berrikuntzak ezartzea.
– Abian jarri diren era guztietako ekimenak
– Erabilgarri dauden baliabideen kudeaketa
– Bidaiarien nahiz oro har gizartearen zerbitzura lan egindako urte-kopurua.
-Enpresako langileriak, ematen duten zerbitzua hobetzeko egindako eguneroko ahalegina.

Irakurri

Emakume gidariei errekonozimendua integrazio proiektua

EMAKUME GIDARIEN INTEGRAZIO PROIEKTUAN ERAKUTSITAKO INPLIKAZIOAGATIK DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIARI ETA BERTAKO EMAKUME GIDARIEKO ERREKONOZIMENDUA.

Euskal Herriko Unibertsitateak oinarrizko prozesu psikologikoak eta beren garapena izeneko departamentuko ikerketarako lan-taldearen bitartez honako ikerketa-proiektua bideratu du: Autobusetako emakume gidariak: eskumenen transferentzia eta jokaera berritzaileak, Emakumearen Euskal Institutuak, EMAKUNDE-k, finantzatu duena.

Ikerketa honek batik bat eskumenen transferentzia eta autobus-gidari diren emakumezkoek izan ditzaketen jokaera berritzaileak aztertu ditu. Aztergaitzat, betidanik gizonezkoena kontsideratua izan den lanpostua aukeratu da: autobus-gidaria.

Ikerketa honetan, besteak beste, gidatzeko erak, lan-harremanak, enpresan izaten den partaidetza edo bezeroarekiko arreta moduko alderdiak aztertu dira, hau da, autobus-gidari modura lan egitean beste lanpostu edo lan-jardueretan ikasitakotik zer nolako eskarmentua eta ezagutzak aplikatu diren aztertu da.

Esan beharra dago Donostiabusek nahiz bertako autobus-gidari diren emakumezkoek gogotsu hartu dutela parte proiektuan. Hain zuzen ere, hiriko autobusetan gidari diren 13 emakume elkarrizketatu ditu EHUren ikertzaileen lan-taldeak.

Honen guztiarengatik emakume langilearen eguna ospatuko den martxoaren 8an EHU-k ekitaldi berezi bat antolatu du Donostiako Tranbia Konpainiak nahiz bertako emakume gidariek erakutsitako inplikazioa eskertzeko asmoz.

Ekitaldi hau Donostiako Udalbatza aretoan egingo da goizeko 13:00etan, eta bertan, ikerketan parte hartu duten enpresari eta emakume gidariei diplomak eta opariak emango zaizkie.

Irakurri

Lineen obekuntzarako ikasketa eta DBUSeko bidaiarien gehikuntza

Donostiako Tranbia Konpainiak La Compañía del Tranvía de San Sebastián (DONOSTIABUS) , Donostia hiriko autobus lineen berrantolaketarako ikasketa bat egin du.

Ikasketa hontatik, Donostiako hiri barneko desplazamenduetan autobusak, kotxe pribatuekiko buruan daudela ondorioztatzen da.
Desplazamenduen %65etarako, kotxe pribatuaren ordez, beste aukera batzuk erabiltzen dira.

Ikasketan, gaur egungo garraio sarearen sendotasun eta ahuleziak aztertu egiten dira, eta hiru faseetan ezarriko lirateken irtenbideak proposatzen dira. Hobekuntza hauen ezarpenak, urteko 2.375.000 bidaiarien gehikuntza suposatuko luke autobusean.

Ikasketaren laburpen bat konpainiaren web orrian ikusteko moduan dago www.dbus.es. Ikasketa, DTK-ko Administrazio kontseiluko talde politiko guztietatik oso ondo baloratua izan da.

Irakurri

TFT pantaila berriak Boulevard-ean

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, AITZINDARI, TFT PANEL BERRIAK AUTOBUS GELTOKIETAN JARTZEN

Hurrengo egunetan, Boulevard-eko geltokietan TFT informazio panel berriak ibiltzen hasiko dira. Informazio panel hauek oso berriak dira eta panel hauek autobus geltokietan ipintzen Donostiako hiria da lehena estatu mailan.

Panel hauek, garraio publiko eta publiko orokorrari, autobusa iristeko falta den denbora adierazteaz aparte, entretenitu eta kalitatezko edukinetaz informatzea dute helburu. Helburu nagusia, garraioaren kalitatea hobetzeaz aparte, hobekuntza hau nabaria, aintzatetsia eta erabiltzaileengatik baloratua izatea.

Horretarako, paneleko atal batean autobusa geltokira iristeko falta den denbora etengabe azalduko da, eta beste atalean, informazio desberdinak agertuko dira:

– Donostiako hiriaren bideo irudiak.
– Tranbia Konpainiaren ibilgailu historikoak.
– DONOSTIABUSeko albiste orokorrak.
– Ordutegien informazioa, ibilbideak eta lineen geltokiak.
TFT informazio panel berriak, sistema hauen eboluzioan pauso bat eman nahi dute, bai azken generazioko teknologian eta bai informazio eta erabiltzaileei aurkezteko eran. Hau, bi TFT pantailei eta kontrol, biltegiratze eta prozesatze zerbitzu tresnei esker lortzen da. Panelaren kontrola, urrunetik egiten da gaur eguneko azken komunikazio bideak erabiliz. El control de panel se realiza de forma remota, utilizando los últimos medios de comunicaciones disponibles hoy en día (GPRS, WiFi eta UMTS eta WiMAX etorkizunerako moldatuak)

Laburbilduz, hiritarra entretenitu eta horrekin garraio publikoaren erabiltzailearen ahal den fideltasun handiena lortu nahi da. Bestalde, daukaten diseinu erakargarriarekin, hiri moderno baten irudia proiektatzen laguntzen du beraien instalazioak,

Irakurri

Donostiako autobusak puntualenak dira

Erabiltzaileen Kontsumitzaileen Erakundearen OCU-ren informe batek, autobusen kalitatea, puntualitatea, geltoki sarea, informazioa eta gidatze gozoa nabarmentzen du.

2005eko urrian, Erabiltzaileen Kontsumitzaileen Erakundeak (OCU), estatu espainoleko 32 hirien autobus zerbitzu munizipala aztertu zuen. Helburua, alderdi ezberdinak aztertzea izan zen, hala nola, geltoki kopurua, puntualitatea, sarbidea edo gidatzeko modua.

Otsailean kaleratutako informe publikoan, bukaerako kalifikazioek Donostiako hiria, bai zerbitzu eta bai hiriko autobus zerbitzuen kalitatean, estatu espainoleko hirien buru jarri dute.

Donostiako autobusak, %82 gradua baino handiagoko puntualitatearekin, gainontzeko hiri guztien gainetik kokatzen da. Hala nola, ikasketak, Donostiako autobusetan bidaiariei informazio honena ematen zaiela dio. Eta bai gidatze gozoa eta bai autobusen kalitatea azpimarratzen du.

OCU-ak argitzen duen arabera, ikasketa bi zatitan egin zen: lehenegoa, estatistika datuen azterketa, eta bigarrena, hiri desberdinetan modu anonimo batean autobusetan ibili ziren organizazioko teknikoen balorazioa.

Txostenetik ondorioztatzen da Donostia, 600.000 biztanle baino gutxiago dituzten hirien buru dagoela autobusen erabilpenari dagokionez, 142 bidai/biztanleko urteko ratio batekin.

Geltoki sare handienetako bat eduki (2,4 geltoki/1.000 biztanle), batazbesteko abiadura honenetariko bat (14,29Km/h.), eta minusbaliatuentzako egokitutako autobus flota onena (%87) izatea, Donostia nabarmentzen duen beste alderditako bat da. Prezioei dagokionez, prezio altuenak eta bajuenak izan gabe, Donostia erdian kokatzen da.

Irakurri