Category : Jarduerak

Dbusek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Astelehenean, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.

Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Donostia garraio publikoaren digitalizazioari buruzko “Innobus-Tur” proiektuaren buru da

Joan den astean Donostian ATUCen Teknologia Berrien, Marketinaren eta Kalitatearen Batzordea egiteko egin zen topaketak aliantzak sendotzeko balio izan zuen, bai eta Dbus buru duen Donostia, Palma, Malaga eta Kanaria Handiko Las Palmas hiri turistikoetako garraio publikoa digitalizatzeko “Innobus-Tur” proiektua aurrera eramateko eta finkatzeko ere.

Lankidetza-proiektua da lau hiritan, eta autobus-sistemaren erabileragatik eta aurrerapenengatik nabarmentzen da, autobus-zerbitzua eta haren intermodalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko jarduera berritzaile eta erreplikagarriak garatzeko, prozesuak eta zerbitzuak digitalizatu eta sentsorizatuz.

Proiektu honek sistemaren efizientzia handiagoa, irisgarritasun hobea eta garraio publikoaren erabiltzaileentzako abantailak lortu nahi ditu, baita autobus bidezko garraio publikoaren gogobetetasuna eta erakargarritasuna areagotu ere erakargarritasun turistikoa duten hiri horietako bidaiarientzat eta bisitarientzat.

Hauek dira garraio publikoa hobetzeko 4 hirietan ezarri beharreko jarduerak:

  • Ordainbideak digitalizatzea eta eskudirua kentzea.
  • Lan-harremanak digitalizatzea.
  • Komunikazio  eta informazio-sistemak digitalizatzea.
  • Markesina adimendunak.
  • Flota iraunkorrerako lantegiko jarduerak eta jarduera osagarriak digitalizatzea.
  • Irudiak ikusteko eta adimentsuki tratatzeko softwareak garatzea eta inplementatzea, zerbitzuari eragiten dioten legezko araudiak betetzen direla kontrolatzeko (autobus-erreia zaintzea, geralekuak okupatzea).
  • Autobusak ez pilatzeko eta eraginkortasunez gidatzeko sistema.
  • Aforoak kontrolatzeko eta jatorri-helmuga matrizeak kalkulatzeko sistema, zenbatespen algoritmo bidez.
  • Autobusak sentsorizatzeko eta monitorizatzeko sistemak (arrapala adimendunak, bidaiarien zenbaketa, presio pneumatikoak, aire girotua).
  • Denbora errealeko informazioa duten geldialdiak iragartzeko eta sentsorizatzeko sistemak.
  • Giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko plangintza-sistema adituak.

 

Ekimenaren aurkezpenean lau hirietako ordezkariek hartu dute parte, eta lau hiri horietako hiri-autobusen udal-enpresek gauzatu dituzte proiektu honetako garraio publikoa digitalizatzeko neurriak: Donostiako DTK (Dbus), Malagako EMTSAM, Palmako EMT PALMA eta Kanaria Handiko Las Palmaseko GUAGUAS.

Proiektua 26,3 milioi euroko aurrekontuarekin aurkeztu da Europako fondoen deialdian, Espainiako Gobernuaren MITMA (Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioa) ‘Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean’, eta 36 hilabeteko egikaritze-epea du. Programa 2024ko ekainerako amaituta egotea aurreikusten da.

Irakurri

15. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2021ean lehiaketaren 15. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

> Oinarriak ikusi (pdf)

> Marrazkientzako plantilla deskargatu (pdf)

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Gaur, urriak 14, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

“Mugitu jasangarri… mugitu osasuntsu”

“Mugitu jasangarri…mugitu osasuntsu” lemapean, Dbusek garraio iraunkorren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainaren helburua garraio publikoa eta jasangarria erabiliz ingurumenerako eta osasunerako onurei lotutako ideiak transmititzea da. 

Aurtengo kanpaina osasun fisikoaren eta mentalaren ingurukoa da, eta gure udalerrietan modu iraunkorrean mugitzeko moduei lotuta dago, bai autobusez, bai bizikletaz, bai oinez.

Hona hemen kanpainan garatzen diren ideia batzuk:

– Garraio kolektibo jasangarrian bidaiatzeak (autobusa, bizikleta) edo mugikortasun aktiboa praktikatzeak mugitzen zaren bakoitzean uzten duzun karbono-aztarna gutxitzen du.

– Mugikortasun aktiboak % 30era arte murriztu dezake gaixotasun hauek pairatzeko aukera: antsietatea, depresioa, presio arterial altua eta gainera endorfinak askatzen laguntzen dizu.

– Gastuak murriztea ahalbidetzen du.

– Espazio publikoaren erabilera hobetzen da.

– COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen dira.

 

Horiek dira garraio kolektiboa edo mugikortasun aktiboak erabiltzeak dauzkan abantailetako batzuk, eta kanpaina honen bitartez abantaila horiek ikusi ahal izango dira

hainbat euskarritan, hala nola autobusen errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan.

Kontua da gure desplazamendu-ohituretan kontziente izatea eta, aldaketa txikiekin, mugikortasun jasangarriaren ereduan aurrera egiten jarraitzea Donostian, garraio publikoan bidaia gehien egiten dituen hirietako bat baita. Zifra hori Europako handienetako bat da, eta antzeko tamaina duten Espainiako gainerako hirien oso gainetik dago.

Irakurri

Dbusen udako kanpaina, Hip, hip, uda!

Dbusek Donostiako udaz inoiz ez bezala gozatzeko proposamena egin nahi die erabiltzaileei, hiriko txoko guztiak esploratu eta uda hau betiko errutinatik kanpoko jarduerak egiteko aprobetxatu dezaten. Dbusek Donostian egiten diren plan guztien lekuko izan nahi du, udako plan horien partaide eta bideratzaile izan nahi du, erabiltzailea zaintzen jarraitu nahi du helmugara irits dadin.  Horregatik, aurten Dbusen udako kanpainak 31 plan ezberdin egiteko gonbitea luzatzen du, Dbusen 31 lineak erabiliz. Linea horiek Donostiako txoko guztietara eramango dituzte erabiltzaileak, eta txoko horietaz gozatzeko moduko planak eskainiko.

Irudi fresko eta koloretsuetan islatutako ideia hauek Higinia Garay “Higi Vandis” @vandis diseinatzailearen lana dira, eta Golocal-ek diseinatutako planen testuekin batera doazen argazkiak, berriz, Thais Varela @azulclaritocasiblanco argazkilariak egin ditu. Kanpainak uztailaren 20tik 31ra iraungo du, eta Dbuseko 3 autobusetan erakutsiko ditu bere ilustrazioak. Horrez gain, hainbat markesinatan ere egongo dira ikusgai. Era berean, bideo batzuk prestatu dira autobus barruko pantailetan eta sare sozialetan emateko, non kanpainari buruzko material guztia erakutsiko den.

Kanpainaren lehen egunari lehiaketa batekin emango zaio hasiera. Lehiaketa horretan, kanpainaren totebag esklusibo batekin sarituko dira Dbusek proposatutako planetako batez gozatzen ari direla erakutsiz story bat argitaratzen duten 100 pertsonak.

Gainera, mikrosite bat sortu da 31 planetan sartzeko, esteka honetan ikus daitekeen bezala: www.hiphipuda.eus/eu/

Irakurri