Kontxako pasealekua moztuta, San Sebastián Circuit Spirit dela-eta
Igandean, irailak 24, San Sebastian Circuit Spirit igaroko dela-eta, 16:30etik 21:30era gutxi gorabehera, Kontxa pasealekua eta Sanserreka bi norabideetan moztuta egongo dira trafikorako, eta Antiguoko lineetan aldaketa hauek egingo dira:
- 5-Benta Berri, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:
- Antiguo alderantz: Urbieta kalean dituzten geltokietatik aurrera, Mendeurrenetik, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik eta Izoztegiko bidetik jarraituko dute, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz. Gero, Mikeleteetatik Matia kalerantz sartuko dira, R.M. Azkuera eta Elias Salaberriara, eta Europa plazatik aurrera ohiko ibilbideak egingo dituzte.
Zubieta-San Martin geltokia Urbieta 6-20ra lekualdatuko da. Zumalakarregi 8 eta 10eko geltokiak, Antiguoko Anbulatoriokoa eta Irakasle Eskolakoa Matia kalera, Benta Berrira eta R.M. Azkuera lekualdatuko dira. - Erdialderantz: Zumalakarregitik aurrera Satrustegitik, Pio Barojatik (Pio Baroja 4an geldialdia egingo dute), Meloditik, Lazkao pasealekutik, Aldapetatik eta Easotik zirkulatuko dute, eta gero beren ohiko ibilbideei helduko diete.
Ondarretako geltokia, Zubieta plazakoa eta Sanserrekako eta Mirakontxako guztiak kendu egingo dira. Esklabetera eta Pio Baroja 4ra eramango dira.
- Antiguo alderantz: Urbieta kalean dituzten geltokietatik aurrera, Mendeurrenetik, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik eta Izoztegiko bidetik jarraituko dute, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz. Gero, Mikeleteetatik Matia kalerantz sartuko dira, R.M. Azkuera eta Elias Salaberriara, eta Europa plazatik aurrera ohiko ibilbideak egingo dituzte.
- 16-Igeldo:
- Igeldo alderantz: Urbieta 6tik aurrera Mendeurrenetik jarraituko du, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik eta Izoztegiko bidetik, Pio Barojatik, Matia kaletik, R. M. Azkuetik, eta Elias Salaberritik irtengo da Europa plazara. Olarain kalea hartuko du, Unibertsitateen eta Ondarreta kalearen atzetik Wiesbadenera eta Satrustegira iritsiko da, eta Satrustegi II geltokitik ohiko ibilbideari helduko dio berriro.Zubieta-San Martin geltokia Urbieta 6ra lekualdatuko da. Mirakontxako eta Sanserrekako geltokietan ez da zerbitzurik egongo. Satrustegi Ieko geltokia Satrustegi IIra lekualdatuko da.
- Erdialderantz: Pio Barojatik aurrera Melodirantz jarraituko du, Lazkao pasealekura, Aldapetara eta Easora, eta gero ohiko ibilbideei helduko die berriro.
Zubieta plazako geltokiak eta Sanserrekako eta Mirakontxako guztiak kendu egingo dira.
- 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros eta 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak:
- Linea hauek ere Matia kaletik, R.M. Azkuetik eta Elias Salaberriatik joango dira, Europa plazaraino.
- 47-Atotxa Erreka:
- Antiguo alderantz: Esklabetaraino iritsiko da (jaitsierako azken geltokia).
Ondarretako geltokia, Satrustegi I eta IIkoak eta Funikularrekoa kendu egingo dira. Matiara eramango dira. - Atotxa Erreka alderantz: Matia kaletik, R. M. Azkuetik eta Elias Salaberritik jarraituko du Europa plazaraino, eta han ohiko ibilbideari helduko dio berriro.
Funikularreko geltokia, Iruña kalekoa, Antiguoko Anbulatoriokoa eta Irakasle Eskolakoa kendu egingo dira. Matiara eta Unibertsitateetara eramango dira.
- Antiguo alderantz: Esklabetaraino iritsiko da (jaitsierako azken geltokia).