Category : Linea 16 eu

Aldaketak 16 linean lanak direla eta

Martxoaren 21ean, osteguna, hasi eta lanak bukatu arte (lanegunetan bakarrik) 8:00etatik 13:30era gutxi gorabehera, 16-Igeldo linearen ibilbidea aldatuko dela Erdialderantz. Iruña kaletik joango da eta ez da sartuko Funikularrean. Funikular eta Satrustegi II geltokiak Erdialderantz zerbitzurik gabe geratuko dira eta Iruñea geltokira eramango dira.

Irakurri

Dbus-ek 16 linearen lehen irteeraren ordua aurreratu du Igeldotik

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Igeldoko bizilagunek 16 linearen beste irteera ordu bat izango dute goizeko 7:00etan, Donostiako erdigunera joateko. Horrela, Dbusek ordu erdi bat lehenago egingo du lehen irteera 16-Igeldo linean, lanegunetan, auzotik bertatik abiatuta, orain arte goizeko 7:30ean irteten baitzen lehen zerbitzua. Boulevardetik, berriz, ohiko orduan egingo du lehen irteera.

Donostiako auzoan bizi direnek askotan eskatutako neurria da, denbora asko daramate-eta eskatzen Igeldon zerbitzua lehenago hasteko. Neurriaren bideragarritasuna aztertzeko, datorren astelehenean hasi eta ekainera arte, Dbusek zerbitzu gehigarri hau eskainiko du. Hala ere, zerbitzuaren erabileraren jarraipena egingo da, eta ekainean erabakiko da zerbitzuak jarraitzea edo ez, zerbitzuaren erabiltzaile kopuruaren arabera.

Zerbitzuaren ordutegia

Aldaketa horrekin, urtarrilaren 15etik aurrera, astelehenean, 16 linearen ordutegia hau izango da:

Irteerak Boulevard 19tik

 

 

 

 

 

 

Irteerak Igeldotik (Kanpina)

 

 

 

 

 

 

 

 

Irakurri

EGUNERAKETA: aldaketak Dbusen 5-8-9-14-16-31-42 lineetan

Dbusen zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko helburuarekin, urriaren 18tik aurrera, asteazkena, aldaketak egingo dira 5-Benta Berri, 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 14-Bidebieta, 16-Igeldo, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 42-Aldapa-Egia lineetan. 

Aldaketa horiek guztiak ibilbideen eta geltokien aldaketak dira. Maiztasunen aldaketak azaroan egingo dira.

  • 5-Benta Berri:
    Astegunetan 5-Benta Berri lineako zerbitzu guztiak 9:00etatik 20:00etara Zumalakarregi Hiribidean eta Tolosa Hiribidean ibiliko dira, Matia eta R. M. Azkue kaleetan eta Zarautz Hiribidean ibili beharrean. Geltoki hauek kenduko dira: Matia, Benta Berri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32, Zarautz 90 eta Zarautz 122, eta Zumalakarregi 10era, Antiguaoko Anbulatoriora, Majisteritza Tolosa 14ra, Unibertsitatera, Tolosa 112ra eta Tolosa 138ra lekualdatuko dira. 

  • 8-Gros-Intxaurrondo:
    8-Gros-Intxaurrondo lineak Boulevardeko 15ean egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 19an egin beharrean.

  • 9-Egia-Intxaurrondo:

    9-Egia-Intxaurrondo lineak Okendo 18an egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 15ean egin beharrean. Askatasunaren Hiribideko 6ko geltokia mantentzen da. Horrez gain, Askatasunaren Hiribideko 15eko geltokia Askatasunaren Hiribideko 7ra lekualdatuko da. Okendo 18tik aurrera, Bengoetxea eta Idiakez kaleetan zirkulatuko du, Askatasunaren Hiribidera irteteko.

  • 14-Bidebieta:
    14-Bidebieta lineak, Erdialderantz, Nafarroa Hiribidean ibiliko da Galtzada Nagusian ibili beharrean. Ategorrieta 31ko geltokia Jesuitetara aldatuko da, eta Galtzada Nagusiko geltokia Mariaren Bihotzera aldatuko da.

  • 16-Igeldo:
    16-Igeldo linea dagoeneko aldatu da, eta urrian ere 20 minutuko maiztasuna izango du, ekainetik irailera bitartean ematen den zerbitzu berdina emateko. Datorren urtean, maiztasun hori maiatzean ere aplikatuko da.  Halaber, Okendo 18ko azken geldialdia Boulevardeko 19ra aldatuko da. Okendo 5ean gelditu ondoren, Boulevarderaino joango da (geltokia) eta Hernani eta Miramar kaleetatik jarraituko du Urbieta 6ra.
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
    31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Askatasunaren Hiribidea 15ean egingo du geldialdia, Askatasunaren Hiribidea 3an egin beharrean.

  • 42-Aldapa-Egia:
    42- Aldapa- Egia lineak Okendo 18an egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 19an egin beharrean. Horrez gain, Askatasunaren Hiribideko 15eko geltokia Askatasunaren Hiribideko 7ra lekualdatuko da. Okendo 18tik aurrera, Bengoetxea eta Idiakez kaleetan zirkulatuko du, Askatasunaren Hiribidera irteteko. Kursaaleko geltokia Colón pasealekura eramango da.

Zerbitzu gehiago Igeldora urrian

Urrian ere ordutegiaren maiztasuna handiagoa izango da 16-Igeldo linean, ohiko erabiltzaileen eta turisten eta bisitarien garraioa errazteko. Aurreko hilabeteetan bezala, 10:05etik 21:05era bitartean zerbitzua handiagoa izango da, ordu tarte horretan maiztasuna 20 minutukoa izango baita.

Era berean, maiztasun handiago hau urtero eskainiko da maiatzetik urrira bitartean.

Irakurri

Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, ostiralean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, osteguna, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Era berean, uda honetan berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua, eta Atotxa Erreka eta Antiguo lotuko dituen mikrobus linea berri bat ere jarriko da abian.

Irakurri gehiago (pdf)

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.

16-Igeldo linea ekainaren 1ean, osteguna, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, larunbata, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta. 

10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango baita.

Irakurri

Dbusek Mercedes Benz-en 12 metroko autobus %100 elektrikoa probatuko du

Datozen egunetan, Dbusek 12 metroko autobus %100 elektrikoa eta zero emisiokoa probatuko du. Autobusa Mercedes-Benz etxekoa da, eCitaro modeloa, hain zuzen ere. Aurreikusita dago ibilgailua irailaren 21era arte egongo dela Donostiako kaleetatik bidaiariekin benetako zerbitzua ematen, Dbuseko 16-Igeldo, 25-Benta Berri-Añorga eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara lineen zerbitzuak eginez. 

Ibilgailu %100 elektrikoa eta isila da, 12 metrokoa, eta gauean kargatzen da Kotxetegietan. NMC3 belaunaldi berriko bateriek 316,8kWh edukiera erabilgarria dute, eta horri esker, autobusak 300 km-ko autonomia lor dezake. Ibilgailuak, gainera, Preventive Brake Assist (PBA) sistema du, hiri autobusetarako munduko lehen balaztatze aktiboko laguntzailea. Laguntza sistema berri horrek ohartarazten du geldirik dauden edo mugitzen ari diren objektuekin talka egingo duela (oinezkoak ere detektatzeko gai da), eta automatikoki balaztatze partziala egiten hasten da, talka egiteko berehalako arriskua dagoenean.

Ibilgailu %100 elektrikoekin lehenago egindako probetan bezala, proba hau Dbusen flota elektrifikatzeko prozesuaren aurreko fasean autobus elektrikoekin egiten ari diren probetako bat da. Izan ere, Next Generation funtsen bidez laguntzak eskatu zaizkio MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa) 19 autobus %100 elektriko erosteko (4.160.000€-ko dirulaguntza jasoko da) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari ere beste autobus elektriko bat gehiago erosteko (550.000€-ko dirulaguntza jasoko da).

 

Dbusen tarifa sistema irailaren 1etik aurrera

Aurreikusita dago irailaren 1etik aurrera, osteguna, Dbusen tarifen aldaketa indarrean jartzea, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak abuztuaren 4an onartu zuenaren arabera, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuari dagokionez. Errege Lege Dekretu horren bidez, %50eko deskontua aplikatzen da garraioko abonuetan (ordainketa Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin). Tarifen aldaketa aurtengo abenduaren 31ra arte indarrean egongo dela aurreikusten da.

Gainerako tarifei dagokienez, aldaketarik gabe mantentzen dira.

Beraz, hau da datorren irailaren 1etik aurrera indarrean egongo den Dbusen tarifa sistema berria:

 

Bidai txartela

2022ko irailaren 1a baino lehenagoko prezioa

2022ko irailaren 1etik aurrerako prezioa

Noizbehinkako bidai txartela

1,85 €

1,85 €

Gaueko bidai txartela

2,50 €

2,50 €

MUGI Txartela

 

 

1-20 bidaia

0,96 €

0,48 €

21-50 bidaia

0,78 €

0,39 €

51. bidaiatik aurrera

0,19 €

0,09 €

MUGI Txartel anonimoa

1,26 €

0,63 €

BAT eta BARIK txartelak

0,96 €

0,48 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Behin betiko aldaketak, Zubieta eta San Martin kaleetako obrak direla eta, uztailaren 1etik aurrera, ostiralez

Zubieta eta San Martin kaleetako zirkulazio aldaketak direla eta, uztailaren 1etik aurrera, ostirala, behin betiko aldatuko dira Dbuseko zerbitzuen geltoki eta ibilbide batzuk. Zehazki, honako linea hauei eragingo diete aldaketa horiek: 5-Benta-Berri, 16-Igeldo, 18-Seminario, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara, 40-Gros-Antiguoa-Igara, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa.

 

Erdialderantz: Kontxako pasealekutik eta Zubietatik joango dira, eta Askatasunaren Hiribidetik jarraituko dute.

San Martin 57ko geltokia behin betiko kenduko da.

Beste geltoki bat jarriko da: Zubieta Plaza.

 

Antiguo alderantz: Urbieta eta San Martin kaleetatik joango dira, Kontxako pasealekurantz, eta gero ohiko ibilbideak egiten jarraituko dute.

Behin betiko kenduko dira Londres Hoteleko geltokia, Zubieta 14koa eta La Perlakoa (Zubieta 42).

Beste geltoki bat jarriko da: Zubieta-San Martin. Era berean, Urbieta kalean geldialdia egingo dute. 16, 18 eta B7 lineak Urbieta 6an geldituko dira, 19, 26 eta 31 lineen ondoan, eta 5, 25, 33, 40, 45, B1 eta B8 lineak, berriz, geltoki berri batean egingo dute geldialdia, Urbieta 20an.

 

Gainera, 36-San Roke-Aldakonea eta 46-San Antonio-Morlans lineek Urbieta 6an duten geltokia Urbieta 12ra lekualdatuko dute. 

 

Urbieta kaleko geltokiak

Urbieta kaleko geltokiak honela geldituko dira:

– Urbieta 6: 16, 18, 19, 26, 31, B2 eta B7 lineak.

– Urbieta 12: 21, 28, 36, 46 , B4 eta B9 lineak.

– Urbieta 20: 5, 25, 33, 40, 45, B1 eta B8 lineak.

– Urbieta 38: 23, 32, 36 eta 46 lineak.

– Urbieta 58: 21, 28, B4 eta B9 lineak.

 

Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, ostegunean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteazkena, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Informazioa ikusi (pdf)