Category : Linea 18 eu

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira.

Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu.

> Informazioa ikusi (pdf)

Informazio panel elektroniko gehiago instalatu ditu Dbus-ek

IMG_5533_2Azken asteetan Dbusek autobusen iritsiera orduak adierazten dituzten panel elektroniko gehiago instalatu ditu autobus geltokietan eta jada ari dira informazioa ematen. Hauek dira zerbitzu hori eskaintzen duten geltoki berriak:

– Zubieta 14 (Erdialdean, 16-18 lineen berri emateko):

– Frantziskotarrak (Egian, 9-41 lineen berri emateko).

– Tabakalera (Egian, 9-42 lineen berri emateko).

– Madril 28 (Amaran, 17-24 lineen berri emateko).

Panel horiek jarrita, beraz, 16-Igeldo lineak eta 18-Apaizgaitegia lineak informazio sistema hori izango dute lehenengo aldiz beraien Erdialdeko geltokietako batean. Era berean, Egian instalatutako panelekin informazio sistema hobetuko da Atotxako autobus geltoki berriaren eta Norteko geltokiaren inguruan.

Horrez gain, Madril hiribideko 8an jarriko den panelari esker 26-Amara-Martutene linea erabiltzen dutenek autobusen iritsiera orduak kontsultatzen jarraitu ahal izango dute panel batean, hemendik aste batzuetara, 17-Gros-Amara linearen ibilbidea Miramoneraino luzatu ondoren Anoetan geratu beharrean Madril 28an geratzen denean, 26-Amara-Martutene lineak ordura arte egiten zuen geldialdia eginez, une horretatik aurrera 26 lineak Madril 28an geratuko baita. Horrela, 17-Gros-Amara-Miramon linea Anoetan egingo du geldialdia eta 26-Amara-Martutene linea, berriz, Madril 28an, justu orain egiten dutenaren kontra. Geltoki bietan egongo da panel elektronikoa.

Gainera, datozen egunetan hiru panel berri hauek hasiko dira funtzionatzen:

– Iparragirre (Grosen, 8-17-40-41 lineen berri emateko).
– Artzain Ona (Erdialdean, 5-16-18-25-40 lineen berri emateko):
– Maria Kristina zubia (Erdialdean, 17-27 lineen berri emateko).

7 panel berri hauekin, Dbusek jada 100 panel elektriko ditu hiriko auzoetako autobus geltokietan, 2005eko urtarrilean lehenengoak jarri zirenez geroztik. Panel hauek Dbusen geltokien %20ari zerbitzua ematen diete. Era berean, Dbusek unitate gehiago instalatzea espero du, erabiltzaileentzako informazio zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Panel elektronikorik ez duten gainerako geltokietarako, autobusen iritsiera orduak geltokian dagoen QR kodearen bitartez kontsultatu daitezke, Bluetooth bidez SMS bat bidaliz geltokiaren kodearekin.

Gainera, Dbusek mugikorretarako doako aplikazio bat dauka iOSerako eta Androiderako, iritsiera orduak azkar eta erraz kontsultatu ahal izateko, edozein lekutatik eta edozein unetan. Web orrian ere kontsultatu daitezke iritsiera orduak.