Aldaketak Dbusen zerbitzuetan otsailaren 5ean, Uliako Gimnastikaren Krosa dela eta
Otsailaren 5an, igandean, Uliako Gimnastikaren Krosa dela eta, ondoko autobus lineen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira:
7:15etatik 14:00etara gutxi gorabehera:
- 13. ALTZA
–Erdialderantz:
7:15etik 9:30era Kursaal geltokia Colón Pasealekura lekualdatuko da.
9:30etik 13:30etara Jesuitak, Mariaren Bihotza eta Kurssaleko geltokiak Avda. Ategorrieta 31era, Galtzada Nagusia 21era eta Colón Pasealekura lekualdatuko dira.
- 24. ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO
–Antiguo alderantz, Jesuitak eta Mariaren Bihotza geltokiak Ategorrieta 41era eta Galtzada Nagusia 27ra lekualdatuko dira.
- 29. HEGO INTXAURRONDO SUR eta 42.ALDAPA-EGIA
–Boulevard alderantz, Kursaal geltokia Colón Pasealekura lekualdatuko da.
- 31.INTXAURRONDO-OSPITALEAK-LARRATXO
–Erdialderantz-Aiete alderantz:
9:30etik 13:30era Jesuitak, Mariaren Bihotza eta Kursaaleko geltokiak Ategorrieta 31era, Galtzada Nagusia 21era eta Colón Pasealekura lekualdatuko dira.
- 37. RODIL-ZORROAGA
–Zorroaga alderantz:
9:30etik 13:30era Mariaren Bihotza eta Kursaal geltokiak Ategorrieta 31era, Galtzada Nagusia 21era eta Colón Pasealekura lekualdatuko dira.
9:30ETIK 13:30ERA GUTXI GORA-BEHERA:
- 14. BIDEBIETA
–Erdialderantz, Ategorrieta 65e geltokia Toki Ederrera lekualdatuko da, eta Kursaal geltokia Colón Pasealekura.
33. LARRATXO-INTXAURRONDO-ANTIGUO-BERIO
–Antiguo alderantz, Ategorrieta 65 geltokia Jaialaira lekualdatuko da.
- 46. SAN ANTONIO – MORLANS
–Erdialderantz San Antoniotik: Jesuitak eta Mariaren Bihotzako geltokiak Ategorrieta Hiribidera 31era, Galtzada Nagusia 21era eta Colón Pasealekura lekualdatuko dira.
Halaber, 9:30etik 13:30era, gutxi gorabehera, TB6 Taxibus Ulia zerbitzuak aldaketa batzuk izango ditu:
– Groseko norabidean: ez du geldialdirik egingo Mariaren Bihotzean. Ordezko geltokia: Ategorrieta 41.