Category : Linea 31 eu

Aldaketak 31, 35, 43 eta 46 lineetan

Indarrean jarri zen 970/2020 Errege Dekretuaren murrizketen ondorioz, irailaren 1etik aurrera Donostiako hiriguneetan ezarri diren abiadura muga berriak direla eta, autobus linea batzuetan aldaketak jarriko dira martxan. Aldaketa horiek Dbusen erabiltzaileen beharretara ahalik eta gehien egokitzen saiatu gara, eragin dezaketen inpaktua minimizatzeko.

 

Ikusi aldaketak (pdf)

Irakurri

Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango du udan

Ekainaren 23an, asteazkenean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteartea, eskainiko dira.

1.Dbus zerbitzu gehiago udan zehar

1.1. Dbus zerbitzu gehiago auzoetara

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatu dira. Hauek dira zabaltzen diren ordutegiak:

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan gautxori aurreko ohiko zerbitzuak egongo dira. Gautxori aurreko zerbitzuak dira eguneko lineen azken zerbitzuetatik (gutxi gorabehera 22:00etan) Gautxoriak hasten diren arte (gutxi gorabehera 00:15ean) ematen direnak. Hau da, zerbitzu batzuk besteekin lotzen dituztenak.  Gautxori aurreko zerbitzuen geltokiak Boulevardaren eta Gipuzkoa plazaren inguruan daude.

 

 

1.2. Gautxori zerbitzua berrabiaraziko da

Ekainaren 25etik aurrera Gautxori berbitzua berrabiaraziko da ostiral, larunbat eta jai bezperetan goizeko 3:00ak arte luzatuz. Irteerak Boulevardetik egingo dira.

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

1.3. Maiztasun handiagoa 24 eta 27 lineetako autobusetan

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, jaiegunetan 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira, izan ere, hil horietan asteko egun guztietako ordutegiak bateratuko dira.

 

1.4. Zerbitzu hobea Igeldora

Zerbitzuak 20 minutuan behin 16-Igeldo linean, goizez zein arratsaldez

Pasa den ekainaren 1etik aurrera, 16 linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. 10:05etik 21:05era bitartean zerbitzu gehiago emango dira, denbora tarte horretan zerbitzuen maiztasuna 20 minutukoa izango baita.

 

Gaueko zerbitzua Igeldora ekainaren 23tik

Ekainaren 23tik aurrera, igandea eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, 16 lineak zerbitzu gehiago emango ditu Okendo 18-tik, 23:05ean eta 0:00etan beste bi irteera gehiagorekin.

Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte Igeldo auzoak autobus zerbitzua izango du gauean,  ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7-IGELDO GAUTXORIArekin. Gautxoria 1:00etan eta 2:00etan aterako da Boulevardetik, eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino eta Kanpineraino.

 

1.5. Kontxako Pasealekuaren itxiera udan

Igande eta jaiegun guztietan, 9:00etatik 19:00etara gutxi gorabehera, Kontxako Pasealekua trafikoari itxita egongo da; beraz, aldaketa hauek egingo dira Antiguoko lineetan:

  • 5-Benta Berri, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 45- Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:

– Antiguo alderantz: Sanserrekatik joango dira, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta, gero, ohiko ibilbidea egingo dute. Ez da geltoki bat ere aldatuko.

– Erdialderantz: Pio Barojatik igoko dira, eta Aldapetatik jaitsi. Ondoren, ohiko ibilbidea egingo dute. Ondarretako geltokia kendu egingo da eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango da. San Martin 57ko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.

 

  • 16-Igeldo:

– Antiguo alderantz: ohiko ibilbidea. Sanserrekatik joango dira eta geltoki guztiak mantenduko dira.

– Erdialderantz: Sanserrekatik jaitsi ezingo denez, Pio Baroja kiroldegiaren biribilgunetik aurrera Meloditik, Lazkano pasealekutik, Aldapetatik eta Easotik joango da, eta handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.

Sanserreka 33ko eta Sanserreka 25eko geltokiak kenduko dira eta Pio Baroja 10era eramango dira. Baenako Dukea 1ekoa, Mirakontxa 48koa, Mirakontxa 28koa eta San Martin 57koa kendu egingo dira.

24, 26, 31, 41 eta B4 lineak: La salle geltokiaren lekualdaketa obrak direla-eta

Bihartik aurrera, asteazkena, apirilak 7, obrak direla-eta La Salle geltokia (24, 26, 31, 41 eta B4 lineak) lekuz aldatuko da, metro batzuk atzerago, Saihesbidearen azpira. Behin-behineko zutoin batekin adieraziko da geltokia (Loiola Parking II izeneko geltokia izango da laster) eta hor egongo da obrak amaitu arte. 

 

 

Dbuseko geltoki berria 19, 31 eta B2 lineetan

Abenduaren 17ik aurrera, osteguna, Dbuseko 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera lineek geltoki berri bat edukiko dute, Lizarra geltokia.

Aieterantz doazela, Larramendi kalean geldialdia egin ondoren, Lizarra kaletik jarraituko dute eta Aldapeta María Ikastetxearen aurrean geldialdia egingo dute, eta beren ibilbidea egiten jarraituko dute Aldapetatik.

Irakurri

24, 26, 31, 41 eta B4 lineak: aldaketak Loiolako Zeharbideko obrak direla-eta

Urriaren 9tik aurrera, ostirala, Loiolako Zeharbidean aldaketak egingo dira, obrak direla-eta eta obrak amaitu arte iraungo dute. La Salleko eta Kuarteletako biribilguneen artean, Martuteneko noranzkoko errailak kenduko dira eta Erdialderako noranzkoan joan-etorriko errailak prestatuko dira, mapan jasotzen den moduan.

La Salleko geltokia (24, 26, 31, 41 eta B4 lineak) eta Loiola 12koa (26, 31, 41 eta B4 lineak) metro batzuk mugitzen dira errepideko erdibitzailerantz.

“Donostia” modelo berriko lehen autobus markesina instalatu du Dbusek

Dbusek, Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, proiektu pilotu bat abian jarriko du, datozen urteetan, markesinak berritzeko eta hiriko markesinen heren bat eguneratzeko egingo diren lanen barruan, Donostian instalatuko diren markesinen modelo berriko markesina bat instalatzeko. Donostia modeloa da, eta duela hilabete batzuk Promedios Taldearen PM TRANS EUROPE S.L.U. enpresari esleitu zitzaion lizitazioan aukeratu zen.

 Markesina berria, gure hirirako bereziki diseinatu baitzen, markesina modelo arina da, eta Grimshaw modeloaren antzekoa, zeina Dbuseko geltokietan instalatu den azken modeloa baita. Larramendi geltoki berrian instalatu da markesina (19-Aiete Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera lineak), eta 3D publizitatea du lehen aldiz. Zehazki, Dbusen kanpaina baten kartelak instalatu dira, markesinaren izenari eta gure hiriari keinua eginda, Donostiaren irudien bitartez, hala nola Haizearen Orrazia, sakonera efektua sortuta, nondik eta zer distantziatatik begiratzen zaion.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Markesina berria Irisgarritasunari buruzko Legera egokituta dago. Sarbidean 90 zentimetroko zabalera libre edukiko du gutxienez igarotzeko, manparak zeharrargiak izango dira, eta kolore biziko bi banda seinaleztatzaile edukiko ditu kristala duela adierazteko. Horrez gain, linearen zenbakiari eta helmugari buruzko informazioa dauka, braillez, eta bermatze leku iskiatikoa duen eserlekua dauka.

Geltoki berriak, halaber, autobusen iritsieraren berri emateko eta erabiltzaileentzat interesgarriak diren beste abisu batzuk emateko panel elektroniko bat dauka. Informazio panelaren modeloa ere berria da. Sendoagoa da, eta karaktereak hobeto irakurtzen uzten du. Hiriaren beste bost informazio panel batzuetan jada instalatuta dagoen sistema berritzaile bat dauka, zeinarekin zerbitzua erabiltzaileen benetako eskarira egokitu daitekeen, autobus geltokian zain dauden pertsonen kopurua abiapuntu hartuta, ikuspen artifizialeko sentsoreen bitartez.

Proiektu pilotu honen helburua da aztertzea ea zenbateraino praktikoa den erabiltzaileen eta gidarien ikuspuntutik, hobekuntzarik sortzen bada berrituko diren gainerako markesinetan sartzeko. Linea honetan, prozesu parte hartzaile bat ireki da ezgaituekin lan egiten duten hainbat elkarterekin batera, markesina testatu ahal izateko eta beren ekarpenak egin ahal ditzaten.

Donostiak 563 autobus geltoki dauzka, eta horietatik 309 markesina erakoak dira eta 254 zutoin erakoak. Berrikuntza honetan 110 markesina eguneratuko dira gehienez 3 urteko epean, hau da, gutxi gorabehera 34-36 markesina urtean, Larramendin instalatutakoa lehena izanik.

Geltoki berria Larramendi kalean

Uztailaren 18tik aurrera, larunbatez, Dbuseko 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera lineek geltoki berri bat edukiko dute –Larramendi–, kale bereko 23 zenbakiaren parean. Aldapetako aldapako trafikoan egin diren aldaketen ondoren línea hauek Urbieta 38an duten behin-behineko geltokia ordeztuko du geltoki horrek.

Aieterantz doanean, orain arteko egiten zuten ibilbide bera egingo dute: autobusek Urbieta kaletik, Larramendi kaletik (Larramendi 23aren pareko geltokia) eta Lizarra kaletik zirkulatuko dute, eta Aldapetatik jarraituko dute (ikusi planoa).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Loiola aparkalekuko geltokia

Era berean, uztailaren 18tik aurrera, larunbatez, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak ez du jada Loiola aparkalekuan geldialdirik egingo. Horrela, linearen ordutegiak hobeto betetzea nahi da, geltoki gehien dituen Dbuseko linea baita. Geltoki hau mantentzen da, halere, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 26-Amara-Martutene, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Martutene lineetarako.

Irakurri

Dbuseko geltokien aldaketak eta kokaleku berriak, San Martin kaleko obrak direla eta

San Martin kaleko obrak aurrera doazela eta, uztailaren 15etik aurrera, asteazkenez, honako aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:

5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo eta B8-Benta Berri-Miraconcha-Seminarioa:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 31ra eramango da.

19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37-Rodil-Zorroaga eta B2- Aiete-Bera Bera:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Easo 9ra eramango da.

21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak eta B4-Amara-Riberas-Martutene:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Easo 19ra eramango da.

33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Igara:

  •  Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 21era eta Askatasunaren Hiribideko 3ra eramango da.

40-Gros-Antiguo-Igara:

  • Artzain Ona-San Martin geltokia kenduko da, eta Askatasunaren Hiribideko 19ra eramango da.

Honela geratuko dira geltokiak Erdialderantz eta Gros alderantz doazen zerbitzuetarako: