Category : Linea 31 eu

Dbus-eko geltoki berria 27, 31, 33 eta 38 lineetan

Dbuseko zerbitzua hobetzeko, irailaren 10etik aurrera, astelehena, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineek geltoki berri bat edukiko dute Herreran, Txingurri 40an:

– 27 linea: Intxaurrondo alderantz, Larratxo III eta Garbera geltokien artean.

– 31 linea: Loiola alderantz, Larratxo III eta Poligono 27ko biribilguneko geltokien artean.

– 33 linea: Intxaurrondo alderantz, Larratxo I eta Otxoki geltokien artean.

– 38 linea: Trintxerpe alderantz, Larratxo III eta Txingurri 29 geltokien artean.

Era berean, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Altzako Anbulatorioan ere egingo du geldialdia. Geltoki hau Santa Barbara eta Nerecan geltokien artean kokatuta dago eta orain arte geltoki horretan 13-Altza eta 38-Trintxerpe-Altza Molinao lineak baino ez ziren gelditzen.

 

Otsailaren 23tik, ostirala, 6 urtera bitarteko adingabeek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en

Otsailaren 23an, ostirala, 6 urtetik beherako adingabeentzako doako bidai txartela sartuko da indarrean Dbusen. Horrela, urte bat gehiagokoa izango da doako bidai txartelarekin bidaiatzeko adin tartea, lehen 5 urtera artekoa baitzen. Beraz, 6 urte bete ondoren bidai txartela ordaindu beharko dute. 

Dbus-ek autobus zerbitzu berriak jarriko ditu martxan

Datozen egunetan Dbusek hainbat hobekuntza jarriko ditu martxan bere autobus lineetan. Horietako batzuk betiko dira eta beste batzuk, berriz, udan zerbitzua hobetzeko neurriak dira.

Ondorengo estekan informazio guztia aurkituko duzu.

> Informazioa ikusi (pdf)

Geltokien aldaketak Miramon inguruan

2016ko otsailaren 23tik aurrera aldatu egin dira Miramon aldeko Dbuseko geltokiak. 

 “Miramon” geltokia, zeina orain arte 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineetarako zen, Eureka Zientzia Museoaren aurrealdera igaro da eta geltoki horretan 28-Amara-Ospitaleak (markesina) eta 17-Gros-Amara-Miramon (zutoina) lineek baino ez dute geldialdia egingo, aurtengo otsailean Miramoneraino handitu baitzuen ibilbidea. 

Era berean, beste geltoki bat prestatu da Mikeletegi pasealekuan; geltoki berriak “Mikeletegi-Miramon” izena du eta bertan 17-Gros-Amara-Miramon, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineek egiten dute geldialdia. 

Geltokien kokapena

mikeletegi_miramon

Dbusen zenbait lineetan hobekuntzak egingo dira otsailaren 6tik aurrera

Larunbatean, 2016ko otsailaren 6an, Dbuseko autobus lineetan zenbait hobekuntza jarriko dira martxan: 

–       17-Gros-Amara-Miramon linea: ordutegiak zabalduko dira eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko da.

–       31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea: ibilbidea aldatuko da Grosetik.

–       37-Rodil-Zorroaga linea: ibilbidea aldatuko da Aldunaenetik.

–       41-Martutene-Egia-Gros linea: ibilbidea aldatuko da Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean.

–       16-Igeldo, 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga lineen irteera gehigarriak larunbat gauetan 22:00etatik 24:00etara.

–       Maiztasun handiagoa jaiegun goizetan 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo eta  29-Intxaurrondo Sur lineetan.

–       Ordutegiak zabaltzea 13-Altza-Buenavista linean. 

Martxan jarriko diren neurriekin hobetu egingo da hiriko hainbat aldetako zerbitzua eta, bereziki, auzoen arteko komunikazioa, erabiltzaileek errazago izango baitute garraio publikoa erabiltzea, bereziki Atotxako autobus geltoki berria irekitzeari esker. 

Informazio osoa ikusi (pdf)