Category : Oharrak

Aldaketak gabonetako argiak pizteko ekitaldia dela-eta

Gabonetako argiak pizteko antolatu den ekitaldia dela eta, ostiralean, abenduak 1, 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara, 36-San Roke-Aldakonea, 40-Gros-Antiguo-Igara, 42-Aldapa-Egia eta 46-San Antonio-Morlans autobus lineek aldaketak izango dituzte beren ibilbideetan, 18:00etatik 19:15etara gutxi gorabehera.

8-Gros-Intxaurrondo

Autobusa ez da ibiliko Kolon Pasealekutik. Galtzada Nagusitik. Zurriolara joango, Kursaal zubian, Boulevardera iristeko.

Geltoki hauek kenduko dira: Kolon pasealekua (kursaalera lekualdatzen da) eta Askatasunaren Hiribidea 6

9-Egia-Intxaurrondo eta 36-San Roke-Aldakonea

Iztueta kalean bira egingo dute eta Frantziako pasealekutik, Maria Cristina Zubitik eta Foruetatik jongo dira. Etxaide kalean ohiko ibilbidea jarraituko dute.

Geltoki hauek kenduko dira: Euskadi Plaza eta Askatasunaren Hiribidea 6

42-Aldapa-Egia

Autobusa ez da ibiliko Kolon Pasealekutik. Galtzada Nagusitik. Zurriolara joango da eta Kursaal Zubitik bira egingo du Legazpi kalerantz Okendoko geltokira iristeko.

Geltoki hauek kenduko dira: Kolon Pasealekua (Kursaalera lekualdatuko da) eta Askatasunaren Hiribidea 6.

33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 46-San Antonio-Morlans

Ez dira Kolon Paseakutik ibiliko. Galtzada Nagusitik edo Lapurdi Plazatik Zurriolara, Kursaalera eta Boulevardera joango dira. Legazpi eta Idiakez kaleetan bira egingo dute eta Askatasunaren Hiribidean ohiko ibilbidearekin jarraituko dute.

Kolon Pasealekuko geltokia kenduko da eta Kursaalera lekualdatuko da

Oharra: Santa Katalina zubia Grosera doan bidea irekita egongo da ekitaldi osoan zehar.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldaketak manifestazioa dela eta- azaroak 30

Datorren ostegunean, azaroak 30, gutxi gorabehera 17:00etatik 19:30etara iraungo duen manifestazioa abiatuko da Antiguoko tuneletik Erdialderantz; hori dela eta, aldaketak egingo dira Dbuseko zerbitzuetan.

Aldaketak Ikusi (pdf-a)

GUTXIENEKO ZERBITZUAK, GREBA DELA ETA

Gainera, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba feminista orokorra dela eta, Dbusek egun osoan gutxieneko autobus zerbitzuak eskainiko ditu.

Zerbitzuak ikusi (pdf-a)

 

 

Aldaketak, Easo-San Bartolomeko obrak direla-eta

Easo-San Bartolomeko obrek beste fase batean daudenez, urriaren 2tik aurrera, astelehena, aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzu hauetan:

  • 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo

Ez dute San Bartolometik zirkulatuko, eta Easotik, Askatasunaren Hiribidetik eta Urbietatik jarraituko dute. Easo 27an geldialdia egingo dute, eta bukaerako geldialdia Urbieta 38an egingo dute, orain arte bezala.

  • 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:

Berriro Easo 27an egingo dute geldialdia, eta Easo 19ko geltokia ibilbidetik kenduko da.

  • 21-Mutualitateak-Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga:

Gernikako Arbolatik, Foruetatik eta Etxaidetik zirkulatzen jarraitzen dute orain arte bezala. Pasa den ekainean ezarri ziren aldaketak mantentzen dira.

Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan, Easo kaleko obrak direla-eta

Easo kaleko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, ekainak 5, eta beste abisu bat eman arte, Dbuseko linea hauetan aldaketak egongo dira: 19-Aiete-Bera Bera, 21-Mutualitateak- Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37– Rodil-Zorroaga eta B2-Aiete-Bera Bera.

  •  21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak:

    Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Boulevarderantz.
    Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.

    Amara alderantz: ibilbide normala.

  • 36-San Roke-Aldakonea:

    – Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

    San Roke-Matia alderantz: ibilbide normala.

  •  37-Rodil-Zorroaga:

    – Rodil alderantz: Antso Jakitunetik aurrera, Parke kalean jiratu eta Gernikako Arbolarantz egingo du, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

    – Zorroaga alderantz: ibilbide normala.

  • 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:

    – Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.

Eguneraketa: Aldaketak Dbuseko zerbitzuetan Marrutxipiko obrak direla-eta

Martxoaren 14an, asteartean, goiz erdian, Marrutxipi inguruan Saihesbidearen loturako obren aurrerapena dela-eta, Dbusen zerbitzuetan honako eragin hauek izango dira.

  • 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara linea:

– Igara alderantz: ibilbide normala. Kotxetegiak-Mons geltokia funtzionatzen hasiko da berriro.

– Larratxo alderantz: Dbus-Kotxetegiak geltokitik Sibiliarantz jarraituko du, biribilgunean noranzko aldaketa egin, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino jaitsi, eta Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza). Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • 9-Egia-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineak:

– Egia alderantz: Mons 77ko geltokitik aurrera Mons pasealekutik joango dira, Zubiaurre Pasealekuraino jaitsiko dira, eta handik Fernando Sasiain kalera iritsiko dira. Dbus-Kotxetegiak geltokia funtzionatzen hasiko da berriro. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute, Matigotxotegirantz eta Egiarantz. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • 29-Hego Intxaurrondo Sur linea:

– Intxaurrondo alderantz: Dbus-Kotxetegiak geltokitik Sibiliarantz jarraituko du, biribilgunean noranzko aldaketa egin, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino jaitsi, eta Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza). Mons 36ko geltokitik aurrera, ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea:

– Larratxo alderantz: Matigotxotegitik datorrenean, biribilguneraino iritsiko da eta Fernando Sasiainetik jaitsiko da, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino. Gero, Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza), eta Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • B3-Egia-Intxaurrondo linea:

– Intxaurrondo alderantz: Sibiliatik behera datorrenean, biribilguneraino iritsiko da eta Fernando Sasiain kaletik jaitsiko da, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino. Gero, Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza), eta Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.

– Erdialderantz: Mons 77ko geltokitik aurrera Mons Pasealekutik joango da, Zubiaurre Pasealekuraino jaitsiko da, eta handik Fernando Sasiain kalera iritsiko da. Dbus-Kotxetegiak geltokia funtzionatzen hasiko da berriro. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo du, Matigotxotegirantz eta Egiarantz. 

 

Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

Dbusen tarifa sistema 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera

Urtarrilaren 1etik aurrera, Mugi txartelaren tarifetan dauden deskontuak mantenduko dira, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Batzarrak hala berretsi du-eta abenduaren 20an. Deskontuak joan den irailaren 1ean sartu ziren indarrean, eta %50eko deskontua aplikatu dira garraio abonuetan (Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin egindako ordainketak).

Beraz, hau da datorren urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo den Dbusen tarifa sistema:

Bidai txartela

Prezioa 2023/1/1etik aurrera

Noizbehinkako bidai txartela

1,85 €

Gaueko bidai txartela

2,50 €

MUGI Txartela

 

1-20 bidaia

0,48 €

21-50 bidaia

0,39 €

51. bidaiatik aurrera

0,09 €

MUGI Txartel anonimoa

0,63 €

BAT eta BARIK Txartelak

0,48 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irakurri

38 linearen geltoki berria Molinaon

38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineak gaurtik aurrera autobus geltoki berria izango du, Molinao bidea 64, hain zuzen ere.

Geltoki berri hori, zutoin motakoa, inguruko auzotarrek eskatu dutelako jarri da eta Molinao Gaina eta Molinao plaza IIren artean dago kokatuta, Trintxerperako noranzkoan.

Irakurri