Zarategi 8 geltokia bertan-behera geratuko da
Irailaren 18tik aurrera, lanak direla eta, eta lanak bukatu arte, 8-Gros-Intxaurrondo linearen Zarategi 8 geltokia bertan-behera geratuko da. Geltokia behin-behinean Zarategi 12ra lekualdatuko da.
Irailaren 18tik aurrera, lanak direla eta, eta lanak bukatu arte, 8-Gros-Intxaurrondo linearen Zarategi 8 geltokia bertan-behera geratuko da. Geltokia behin-behinean Zarategi 12ra lekualdatuko da.
Irailaren 9tik aurrera, astelehena, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineako zenbait irteera aldatuko dira, lanegunetan. Zehazki, zerbitzua egungo eskaerara egokitzeko xedez, murriztu egingo dira Matia Zentroko irteerak eta gehitu egingo dira Tolosa 138tik egiten diren irteerak. Zerbitzua, bada, honela geldituko da:
– Irteerak Tolosa 138tik: 8:00-9:00 – 10:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 – 18:00 – 19:00 – 20:00 – 21:00
– Irteerak Matia Zentrotik: 11:00 – 14:00 – 17:00 (minutu batzuk lehenago Tolosa 138an geldialdia eginda)
Era berean, honako hauek izango dira Ospitaletatik bi geltokietarako irteerak:
– Tolosa 138rako irteerak: 7:30 – 8:35 – 9:35 – 11:35 – 12:35 – 14:35 – 15:35 – 17:35 – 18:35 – 19:35 – 20:35 – 21:35
– Matia Zentrorako irteerak: 10:35 – 13:35 – 16:35
Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak amaitu ondoren, irailaren 9tik aurrera, astelehena, 15:00etan gutxi gora-behera, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineetako autobus geltokien kokalekuak finkatuta geratuko dira behin betiko:
Martutene alderantz:
Erdialderantz:
31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak geltokietako lanak amaitu arte oraingo behin-behineko ibilbide eta geltokiarekin jarrituko du Martutene alderantz. Geldialdiak Txomin Eneako Anbulatorioan eta Felisa Martín Bravo 4-n egingo ditu, Renfe Loiola eta Antzietan egin ordez.
Abuzturen 13tik aurrera, asteartea, Dbuseko 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene autobus lineen geltokiak aldatuko dira Zurriolan.
Gros alderantz, Zurriola Kursaal eta Zurriola 36 geltokiak kendu dira eta horien ordez beste geltoki bat jarri da Zurriolako pasealekuko 30ean. Zurriola izena edukiko du geltoki berriak.
Ostiralean, ekainak 28, behin betiko kenduko da Zurriola Kursaal geltokia. Dbuseko 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara-Miramon, 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Gros-Egia-Martutene autobus lineen geltokia da.
Geltokia, Gros aldera kokatuta baitago, ibilbidearen hurrengo geltokira eramango da: Zurriola 36. Datozen asteetan, gainera, aldaketa gehiago egingo dira inguru horretan, eta aurretiaz jakinaraziko dira aldaketa horiek.
Apirilaren 5etik aurrera, ostirala, 26-Amara-Martutene lineak 22:30etik aurrera geldialdiak egingo ditu Antso Jakituna 12an eta Madril Hiribidea 14an. Geldialdi horiek egunero egingo dira linea honetan, baina soilik 22:30etik aurrera.
Aurreikusita dago datorren astelehenetik aurrera, apirilak 1, Dbusen tarifa berriak indarrean sartzea. Tarifa berriak Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorrean onartu dira eta garraio txartelekin (Mugi, Lurraldebus, Bat eta Barik) ordaintzen dutenei aplikatuko zaizkie.
Noizbehinkako bidai txartelari eta gaueko bidai txartelari dagokienez, tarifek berdin jarraituko dute Donostiako Udalak aldatu bitartean. Aurrerago jakinaraziko da tarifa bi horien indarrean sartzea.
Hori horrela, beraz, hau da astelehenetik aurrera, apirilak 1, indarrean egongo den Dbusen tarifa sistema berria:
Eskudirutan | 2019ko prezioa |
Noizbehinkako txartela | 1,75 € |
Gaueko txartela | 2,10 € |
MUGI txartela | |
Hil bereko 1-20 bidaiak | 0,95 € |
Hil bereko 21-50 bidaiak | 0,77 € |
Hil bereko 51. bidaiatik aurrera | 0,18 € |
Hil bereko 51. bidaiatik aurrera GAZTE TXARTELEAN | 0 € |
MUGI txartel anonimoa | 1,22 € |
BAT eta BARIK txartelak | 0,95 € |
Abenduaren 17tik aurrera, astelehena, 36-San Roke-Aldakonea linearen ibilbidea aldatuko da.
Urbieta 58 geltokia zerbitzurik gabe geratuko da eta Urbieta 38-ra eramango da. Autonomiako geltokia, berriz, Arroka Plaza-ren eta Amara kalea-ren arteko kantoira lekualdatuko da.
Astelehenetik aurrera, urriak 1, 35-Arriola-Aiete-Antiguo-Ospitaleak eta 40-Gros-Antiguo-Igara autobus lineek lanegunetan Arriolatik eta Igaratik duten lehen irteera ordua aurreratuko da Ospitaleen aldera eta Grosera doazen erabiltzaileak 8:00etako medikuen hitzorduetara eta klaseetara lasaiago heltzea bermatzeko.
Lanegunetan, Arriola 87-tik lehen irteera 7:25ean izango da (eta ez 7:30ean, orain arte moduan).
Igaratik lehen irteera 7:25ean izango da (eta ez 7:30ean, orain arte moduan).