Geltoki berriak 16, 36, 37 eta B7 lineetan
Geltoki berriak 16, 36, 37 eta B7 lineetan
Aldaketak 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean
Martxoaren 7tik aurrera, astelehena, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen zerbitzua aldatu egingo da. Molinaorantz doazen ibilbide guztiak Molinao Gaineraino igoko dira, eta aurretik eta ondoren Molinao plazan geldialdia egingo dute, han 2 geltoki egongo dira eta: Bat, Molinao plaza I, Molinao Gain alderantz; eta, bestea, Molinao plaza II, Pasai San Pedro 49 alderantz.
Linearen ordutegiak ez dira aldatuko.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
Geltokien aldaketak Miramon inguruan
2016ko otsailaren 23tik aurrera aldatu egin dira Miramon aldeko Dbuseko geltokiak.
“Miramon” geltokia, zeina orain arte 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineetarako zen, Eureka Zientzia Museoaren aurrealdera igaro da eta geltoki horretan 28-Amara-Ospitaleak (markesina) eta 17-Gros-Amara-Miramon (zutoina) lineek baino ez dute geldialdia egingo, aurtengo otsailean Miramoneraino handitu baitzuen ibilbidea.
Era berean, beste geltoki bat prestatu da Mikeletegi pasealekuan; geltoki berriak “Mikeletegi-Miramon” izena du eta bertan 17-Gros-Amara-Miramon, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineek egiten dute geldialdia.
Geltokien kokapena
Zerbitzu gehigarriak: Amara-Antiguo eta Antiguo-Pio XII-Anoeta
Otsailaren 8tik aurrera EZ DIRA ESKAINIKO ondorengo zerbitzu gehigarriak:
1) Amara eta Antiguo artean:
– Irteerak Madrid 5-etik: 07:15 (Pio Barojatik)- 07:28 (Lugaritzetik)
2) Antiguo, Pio XII eta Anoeta artean:
– Zumalakarregi 9tik: 07:00 – 07:15 – 07:45
– Amerika plazatik: 06:55 – 07:10 – 07:40
Geltoki berri bat 26, 41 eta B4 lineetan
Urumea ibaia bideratzeko Martutenen egiten ari diren lanak direla eta, abenduaren 28tik aurrera, astelehena, 26 lineak (Amara-Martutene), 41 lineak (Martutene-Egia-Gros) eta B4 Gautxori zerbitzuak (Amara-Erriberak-Martutene) ibilbidea berriro aldatuko dute geltoki berri bat gehituz, bi norabideetan: “Rotonda Lugañene” geltokia izango da eta Lugañeneko biribilgunean egongo da kokatuta. Halaber, “Lugañene” geltokia, orain dela gutxi jarri zena, zerbitzurik gabe geratuko da.
Zerbitzua honako hau izango da:
– Martutene alderantz: Antzietatik, geldialdia egingo dute Rotonda Lugañene geltokian eta Sarrueta pasealekutik jarraituko dute Martutene pasealekura. Ondoren, Futbol zelaia geltokian geldialdia egingo dute eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute Ibai Alde eta Pilareko Andra Mariaraino. Renfe Martutene eta Lugañene zerbitzurik gabe geratuko dira.
– Erdialderantz: Pilareko Andra Maritik Larrun Mendiraino jarraituko dute eta Martutene 65 geltokian geldialdia egingo dute. Martutene pasealekutik Sarrueta pasealekura joango dira geldialdia egiteko Rotonda Lugañene geltokian. Martutene 53 geltokiak zerbitzurik gabe jarraitzen du.
Gainera, abenduaren 28tik aurrera, 26-Amara-Martutene lineak lehenengo irteera aurreratuko du Martutenetik lanegunetan. Zerbitzua goizeko 07:02an hasi beharrean, 07:00etan hasiko da.
Bizikletekin sartzea Dbusen autobusetan: 4 geltoki berri
Bizikletekin sartzea Dbusen autobusetan: 4 geltoki berri
Geltoki berri bat 25 eta B1 lineetan
Geltoki berri bat 25 eta B1 lineetan