Category : Oharrak

26 eta 40 lineak: aldaketak apirilaren 3tik aurrera

Apirilaren 3tik aurrera, astelehena, 26-Amara-Martutene linearen irteera batzuk aldatu egingo dira 27. Poligonotik.

Irteera berriak 27. Poligonotik ondorengoak dira:

– 07:30ean (ez 7:35ean)

– 08:00etan (ez 8:05ean)

Era berean, apirilaren 3tik aurrera 40-Gros-Antiguo-Igara linearen 7:30eko irteera Ategorrietatik Beriotik joango da eta EZ du geldialdirik egingo Unibertsitatean eta Tolosa 112 geltokietan.

Irakurri

Hobekuntzak Aieteko Dbuseko geltokietan

aieteBidaiariei zerbitzu funtzionalagoa eta hurbilagoa eskaintzeko asmoarekin, Dbusek Etxadi aldean ematen duen zerbitzua hobetu du, aldaketa hauek eginda:

  • Etxadi Parkea: geltoki hau metro batzuk atzerago eraman da, gutxi gorabehera Etxadi Parkea II geltokiaren parean egoteko. Geltoki horretan, B9-Amara-Errondo-Puio linea ez ezik 23-Errondo-Puio linea ere gelditzen da
  • Borroto 20: 23-Errondo-Puio linea ez ezik, B9-Amara-Errondo-Puio linea ere gelditzen da.

Aldaketa horiek batu egin zaizkie uztailaren 1etik aurrera Aieten ezarrita dauden hobekuntzei; beraz, zonalde horretako bizilagunek konexio hobeak dituzte Dbuseko autobus sarearen bitartez.

Irakurri

26, 41 eta B4 lineen behin betiko zerbitzuak

Martuteneko obrak amaitu direla-eta, 2016ko irailaren 13tik aurrera Dbuseko 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineek jatorrizko ibilbideak egingo dituzte berriro Martutene aldean, zerbitzua hobetzeko aldaketa txikiren batekin.

 Renfe Martutene (Martutene alderantz) eta Martutene 53 (Erdialderantz) geltokiek berriro emango dute zerbitzua, baina horiek ordezkatzeko prestatu zirenak (Rotonda Lugañene biribilgunea, Futbol zelaia eta Martutene 65) kendu egingo dira. Gainera, beste bi geltoki gehiago prestatuko dira:

 – Tranbia 1: Martutene alderantz, Renfe-Martutene eta Ibai Alde artean. 

 – Campo Futbol Zelaia: Erdialderantz, Larrun Mendi eta Martutene 53 artean.

Era berean, ordutegiak ez dira aldatuko. 

Geltoki berrien kokapena:

planoa_martutene-geltokiak

Irakurri

Dbuseko geltoki berri bat Añorgan

Añorga-web25-Benta Berri-Añorga eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga Dbuseko lineek geltoki berri bat dute Añorga aldean: Arzak-Enea II

Geltoki berria Belartzako noranzkoan kokatuta dago, Añorga I eta Karmengo Ama geltokien artean, eta Arzak-Enea geltokiaren parean (Erdialderantz).

Irakurri

Aldaketak 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean

Martxoaren 7tik aurrera, astelehena, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen zerbitzua aldatu egingo da. Molinaorantz doazen ibilbide guztiak Molinao Gaineraino igoko dira, eta aurretik eta ondoren Molinao plazan geldialdia egingo dute, han 2 geltoki egongo dira eta: Bat, Molinao plaza I, Molinao Gain alderantz; eta, bestea, Molinao plaza II, Pasai San Pedro 49 alderantz. 

Linearen ordutegiak ez dira aldatuko. 

> Informazio osoa ikusi (pdf)

Irakurri

Geltokien aldaketak Miramon inguruan

2016ko otsailaren 23tik aurrera aldatu egin dira Miramon aldeko Dbuseko geltokiak. 

 “Miramon” geltokia, zeina orain arte 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineetarako zen, Eureka Zientzia Museoaren aurrealdera igaro da eta geltoki horretan 28-Amara-Ospitaleak (markesina) eta 17-Gros-Amara-Miramon (zutoina) lineek baino ez dute geldialdia egingo, aurtengo otsailean Miramoneraino handitu baitzuen ibilbidea. 

Era berean, beste geltoki bat prestatu da Mikeletegi pasealekuan; geltoki berriak “Mikeletegi-Miramon” izena du eta bertan 17-Gros-Amara-Miramon, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineek egiten dute geldialdia. 

Geltokien kokapena

mikeletegi_miramon

Zerbitzu gehigarriak: Amara-Antiguo eta Antiguo-Pio XII-Anoeta

Otsailaren 8tik aurrera EZ DIRA ESKAINIKO ondorengo zerbitzu gehigarriak:

1) Amara eta Antiguo artean:

– Irteerak Madrid 5-etik: 07:15 (Pio Barojatik)- 07:28 (Lugaritzetik)

2) Antiguo, Pio XII eta Anoeta artean:

– Zumalakarregi 9tik: 07:00 – 07:15 – 07:45

– Amerika plazatik: 06:55 – 07:10 – 07:40

Irakurri

Geltoki berri bat 26, 41 eta B4 lineetan

Urumea ibaia bideratzeko Martutenen egiten ari diren lanak direla eta, abenduaren 28tik aurrera, astelehena, 26 lineak (Amara-Martutene), 41 lineak (Martutene-Egia-Gros) eta B4 Gautxori zerbitzuak (Amara-Erriberak-Martutene) ibilbidea berriro aldatuko dute geltoki berri bat gehituz, bi norabideetan: “Rotonda Lugañene” geltokia izango da eta Lugañeneko biribilgunean egongo da kokatuta. Halaber, “Lugañene” geltokia, orain dela gutxi jarri zena, zerbitzurik gabe geratuko da. 

Zerbitzua honako hau izango da: 

Martutene alderantz: Antzietatik, geldialdia egingo dute Rotonda Lugañene geltokian eta Sarrueta pasealekutik jarraituko dute Martutene pasealekura. Ondoren, Futbol zelaia geltokian geldialdia egingo dute eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute Ibai Alde eta Pilareko Andra Mariaraino.  Renfe Martutene eta Lugañene zerbitzurik gabe geratuko dira. 

Erdialderantz: Pilareko Andra Maritik Larrun Mendiraino jarraituko dute eta Martutene 65 geltokian geldialdia egingo dute. Martutene pasealekutik Sarrueta pasealekura joango dira geldialdia egiteko Rotonda Lugañene geltokian. Martutene 53 geltokiak zerbitzurik gabe jarraitzen du.

Martutenen lineen aldaketak 2015 abendua

Gainera, abenduaren 28tik aurrera, 26-Amara-Martutene lineak lehenengo irteera aurreratuko du Martutenetik lanegunetan. Zerbitzua goizeko 07:02an hasi beharrean, 07:00etan hasiko da.

 

Irakurri