COVID-19 Informazioa

Dbusek AENOR-en ziurtagiria eskuratu du COVID-19ari aurre egiteko moduagatik

Azken hilabeteetan, Dbusek etengabeko doikuntzak egin ditu COVID-19aren ondoriozko egoera berrira egokitzeko, protokolo berriak garatuz eta Konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri batzuk ezarriz. Zentzu horretan, Dbusek AENORen ziurtagiria eskuratu du, non AENORek egiaztatzen baitu Konpainiak egoera berri honi aurre egiteko Dbusek berak landu duen protokoloan ezartzen diren eta beharrezkoak diren […]

Dbus-eko Gautxori zerbitzuen ordutegien aldaketa

Uztailaren 30etik aurrera, ostegunez eta jai bezpera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira, hurrengo abisura arte. Zerbitzu hauen azken irteerak beranduenez goizaldeko 2:00etan izango dira, agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda eta COVID-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta. Aste honetatik aurrera, beraz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan hauek izango dira ordutegiak:  Zerbitzuak ikusi (pdf) Zerbitzu hauetan emakumeentzako […]

Ordutegiak eta lineak- COVID-19 / Abuztuaren 1etik aurrera

Abuztuaren 1etik aurrera, larunbatez, Dbuseko linea guztiak martxan jarriko dira, eta asteko egun guztietan eta egun osoan emango dute zerbitzua, asteburuetako zerbitzua nabarmen handituta. Lineen ordutegiek behin-behinekoak izaten jarraituko dute, datorren irailaren 7an Dbus ohiko zerbitzua berriro eskaintzen hasi arte. Salbuespen moduan, 39-Urgull, 43-Anoeta-Igara eta 26-Amara-Martutene lineak 27 Poligonoan eskaintzen duen zerbitzua ez dira ibiliko. […]

Dbusen ordaintzeko modu lehenetsiak

Osasun arrazoiengatik, Dbuseko zerbitzuen erabiltzaileei eskatzen zaie bidai txartela ordaintzeko, ahal dela MUGI edo Lurraldebus txartelak –bere aldaera guztiak–, BAT eta BARIK txartelak edo turista txartelak edo EMV kontakturik gabeko banku txartelak erabiltzeko. EMV kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzeko, berriz, txartela bera edo txartelari lotutako aplikazio mugikorrak erabili ahal izango dira, eta transakzioagatik ez da […]

Dbusen gero eta zerbitzu gehiago

Une honetan, Dbusek lanean jarraitzen du eskaintza apurka-apurka leheneratzeko plan batean, zerbitzua hobetzeko eta sistemaren aurretiazko egoerara ahalik eta lasterren bueltatzeko. Eskaria modu nabarmenean leheneratzen ari dela ere erregistratzen ari da, gaur egun COVID-19aren aurreko erabiltzaile kopuruaren %60-65 artean dago-eta. Oso datu ona da eta erakusten du Donostiak garraio publikoaren alde egiten duela argi eta […]

39 linea: zerbitzurik gabe aldi baterako COVID-19 dela eta

COVID-19agatik egindako doikuntzen ondoren,  39-Urgull linea zerbitzurik gabe geratu da hurrengo abisura arte.

Objektu galduen entrega Dbusen – COVID-19

COVID-19a dela eta, Dbuseko autobusetako objektu galduen kudeaketa aldatu da. Hurrengo abisura arte, objektu galduak Udaltzaingoan erregistratuko eta entregatuko dira (943 48 13 00), Udaltzaingoa izango baita objektu galduak kudeatzeaz eta erabiltzaileei entregatzeaz arduratuko dena. Dbusen Erabiltzaileen Arretarako bulegoa, Kotxetegietan dagoena (Fernando Sasiain, 7), jendearentzat itxita dago, baina telefonoz (943 000 200) eta posta elektroniko […]

Dbus-eko zerbitzuaren aldaketa, COVID-19a dela-eta

COVID-19a dela-eta, astelehenetik aurrera, martxoak 23, Dbuseko zerbitzuak aldatuko dira, hurrengo abisura arte, eskaintza egoera berrira egokitzeko. 1) Astelehenetik ostiralera, orain arte larunbatetan ematen zen zerbitzua emango da. Beraz, azken irteerak 22:30ean izango dira beranduenez (ikusi informazioa geltokiko iragarki taulan, webgunean eta appean). Era berean, 5-Express (Unibertsitatea-Zuatzu) linearen zerbitzua emango da: Irteerak Boulevard-Zuatzu: 6:27 – […]