COVID-19 Informazioa

Koronabirusa dela-eta Dbus-era sartzeko eta erabiltzeko dauden jarraibideen eguneraketa

Koronabirusa dela-eta, aldatu egin dira Dbuseko autobusetara sartzeko eta autobusak erabiltzeko jarraibideak. Hona hemen jarraibideak eguneratuta: 1) Autobusera sartzeko, ibilgailuaren erdiko atetik sartuko da, eta autobusetik jaisteko, berriz, atzeko atetik, autobusera sartzen diren erabiltzaileen eta autobusetik jaisten direnen artean gomendatutako distantzia mantentzeko. Ezin izango da aurreko atetik sartu. Mikrobusen kasuan, sarrera
Gehiago irakurri

Autobusak zerbitzua ematen ari diren bitartean garbitzeko eta desinfektatzeko lanak indartu ditu Dbusek – COVID-19

COVID-19aren bilakaerari erantzuteko, Kotxetegietan autobusei egiten zaizkien garbiketa eta desinfekzio lanak areagotzen eta indartzen ari da Dbus. Lan horiek indartzeko, zerbitzua ematen ari diren bitartean ere desinfektatuko dira ibilgailuak. Horrela, bihartik aurrera, asteazkena, autobusak linea hasierako geltokira edo denbora erregulaziorako geltokira iristen direnean (Boulevardean, Gipuzkoa Plazan, Askatasunaren Hiribidean, Jai Alain, Groseko
Gehiago irakurri

Autobusetan MUGI txartelarekin ordaintzea – COVID-19

Koronabirusak sortu duen egoera dela-eta, aldatu egingo da Dbuseko autobusetan ordaintzeko sistema. Hona hemen aldaketa horiei buruzko informazioa: 1) Autobusaren erdiko atean dagoen baliozkotzeko makinan baino ezingo da ordaindu bidaia. Txartela behar den bezala baliozkotzeko beharrezkoa da aurreko erabiltzailearen baliozkotzearen argiak itzali artean zain egotea, makina blokeatuta geldi ez dadin. 2) Bakarrik
Gehiago irakurri

Dbus – Koronabirusaren gaineko informazioa

Dbus, Donostiako Udalarekin koordinatuta eta COVID-19aren bilakaerari erantzuteko, osasun alorreko agintaritzak unean-unean ematen ari diren neurriak hartzen ari da, eta egoeraren etengabeko jarraipena egiten, Donostiako autobus zerbitzuetan lanean ari diren pertsonentzat eta zerbitzu horien erabiltzaileentzat informazioa eman eta prebentzio neurriak ezarri ahal izateko. Hauek dira une honetan hartzen ari diren neurriak: -
Gehiago irakurri