Mugikorrentzako aplikazioak

Dbus-en doako aplikazio ofizialadbus_moviles

Donostiako garraio publikoan mugitzeko behar duzun informazio guztia, denbora errealean. Aplikazioa eleaniztuna da, euskaraz, gazteleniaz, ingelesez eta frantsesez, eta aplikaziotik bertatik hautatu daiteke nahi den hizkuntza.

Orain doako aplikazioaren bertsio berriak hobekuntza ugari dakartza, besteak beste:

  • Linea guztien ibilbide planoak, aurkitzeko errazago. Orain errazago aurkituko duzu linea bakoitzaren ibilbidea plano gainean, ordutegien kontsulta pantailatik bertatik.
  • Linea guztien eskema edo termometroa eta irteera guztien xehetasuna. Ibilbide bakoitzeko geltoki guztiak eta ordutegi osoa, goizetik gauera.
  • Ordutegi guztien kontsulta, azkarragoa eta errazagoa. Ibilbide sinpleagoak geltoki zerrenda osoarekin.
  • Iritsiera denboren inguruko informazioa denbora errealean, audioarekin erreproduzitzeko aukerarekin. Orain informazioa ikusten urriko pertsonentzat ere egokitua.
  • Alarmak definitzeko aukera. Aplikazioak berak jakinaraziko dizu zure autobusa geltokira iristear dagoela, nahi duzun aurrerapenarekin.
  • Zure Mugi txartela birkargatzeko aukera, aplikaziotik bertatik. Mugi atarira sarrera, zure Mugi edo Lurraldebus txartela birkarga dezazun. Gaueko 11:00ak baino lehenago eginez gero birkarga, hurrengo goizean Dbusen autobusetan aktiba dezakezu.
  • Geolokalizazioa eta Layar, hurbilen dituzun geltokiak azkar aurkitzeko.
  • QR kode bidez iritsiera denborak kontsultatzeko aukera. kontsultatu geltokietan autobusak iristeko orduak denbora errealean QR kodeen bitartez eta autobusean zure helmugara iristeko zenbat denbora falta den.

Eta beste hainbat informazio eta zerbitzu, egunero Donostiaz goza dezazun, modu eroso eta errazean.

Dbus-en aplikazioa Android, iOS eta Windows Phone-rako dago erabilgarri. Deskargatu zure dendan.

boton1 boton2 wind-store

 

2. Autobusen iritsiera orduak denbora errealean QR kodeen bitartezqr

Kontsultatu autobusen iritsiera orduak denbora errealean QR kodeen bitartez. Kodeak gaur egun informazio panel elektronikorik ez duten geltokietan daude erabilgarri, eta kode horien bitartez internet konexiodun telefono mugikorra dutenek kontsultatu ahal izango dute zenbat denbora falta den autobusa beraien geltokira heltzeko, modu erraz eta azkarrean.

  • Ireki QR/Bidi aplikazioa
  • Jarri mugikorra kodearen aurrean. Ziurtatu kode osoa mugikorraren kamararekin hartzen duzula.

Segundo gutxi batzuen ostean, geltoki horrekin lotutako linea guztien iritsiera denboren informazioa agertuko zaizu.

 

 

hogan outlet golden goose outlet nike tn pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose pas cher golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet golden goose outlet parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher parajumpers pas cher pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet pandora outlet